2011/12/30

ZILBETIKO HARROBIA MARTXAN BAIMENIK GABE


Minerala atratzeko baimenik ez badu ere, Zilbetin harrobia egiteko ingurue prestatzen hasi da Magna enpresa, eremu babestuan.
Irakur berria


2011/12/29

ZILBETI ETA ERDIZEKO PROIEKTUAK HARREMANTZEN DITUEN TXOSTENA


Magnak Zilbetin dagoen Antzeriko harrobi egitasmoa egiteko hainbat
txosten aurkeztu behar izan ditu, tartean "alternatiben azterketa" izenekoa.
Bertan Erdizekoa beren helburua dela dioten pasarteak irakurri daitezke.

Eta honekin batean Zilbetin botatzen hasi ziren arbolen berri erreportai batean ere.




KALEAK BETE, KARTZELAK HUSTEKO

Bilboko manifestaziorako bidean, hauek ditugu hitzorduak:
  • abenduaren 29an; kanpainako mozioa udaleko osoko bilkuran tratatuko da. Atsaldeko 7etan
  • abenduaren 30ean; hilabeteko azken ortziralea, elkarretaratzea Elizondoko plazan, atsaldeko 8etan
  • abenduaren 31an; Urte zahar eguna, elkarretaratzea Elizondoko plazan, atsaldeko 8etan
  • urtarrilaren 7an; herri mobilizazio orokorra eta manifa Bilbon. Autobusean joateako izena eman Intza, Dolaetxea edo Zubi Puntan. Autobusa 3etan aterako da Elizondoko plazatik.

2011/12/27

KOMUNALEN DEFENSAN


Elkarretaratze jendetsua izan zen larunbatean Elizondoko Plazan komunalen defentsan.

2011/12/24

DATUZELAIKO URBANIZAZIOA


Elizondoko batzarrak urbanizazio horren beharrik ez dela adierazi zuen.
Prentsan agertutakoa duzue hemen.


2011/12/23

MOBILIZAZIOAK ETA BATZARRAK


erdiz bizirik plataformak mobilizazioak deitu ditu Baztanen 
Kintoko herri lurren desafektazioa dela eta:
  • Abenduaren 24an,  larunbata konzentrazioa Elizondoko plazan eguerdiko 12etan.
  • Abenduak 25ean, igandea, batzarreak eginen dira Almandoz eta Zigan, bertako alkateek batzar orokorrera eraman beharreko jarreara bozkatzeko.
  • Urtarrilaren 2an, astelehena, atsaldeko 7etan batzar orokorrean parte hartzeko deialdia.

INGURUGIRO ETA NEKAZARITZA BATZORDE EDEKIAK


Berriki egin diren batzorde edekien aktak eta landu diren gaiak dituzu hemen.

  • Hazitegia
  • Biomasa
  • Baratzeak
  • Konpostajea
  • Merkatu/kontsumo puntua

  • Hiltegia
  • Luberriak


2011/12/20

KOLOSALA IZANGO DA!! Atxekimendua


Heldu den ilbeltzaren 7an 
manifestazioa eginen da Bilbon,
KOLOSALA IZANGO DA lemapean.
Aro berrian presoen partehartzea bermatzeko kanpainaren abiapuntua izanen da, 
manifestuak ongi adierazten duen bezala.
Hemen duzu atxekimenduak emateko aukera.


2011/12/19

NAFARROA TXANPONEN BITARTEZ solasaldia


Fabaren errege edo erreginaren bestaren harira, 
solasaldi zikloa antolatu dute ondoko asteetan.
Nafarroa txanponen bitartez da lehendabizikoa 
eta Mikel Legorburu historialariak emanen du.
Aranzadi zientzi elkarteak kudeatzen dituen Amaiurko indusketetan partaidea da hasmentatik.
  • NOIZ: abenduaren 20an:
  • NON: Arizkuneneako sabaian, 8etan

KOMUNALAK DEFENDATU!!


Egindako agerraldian erran bezala,
Erdiz Bizirik taldeak elkarretaratzerat deitu du 
heldu den larunbaterako, 

Komunalak defendatu. 
Ez PSISik, ezta desjabetzarik ere!! 

NON: Elizondoko Plazan
NOIZ: Abenduaren 24an, eguerdiko 12etan.

2011/12/16

BAZTANDARRAK ERE MURRIZKETEN KONTRA


Nafarroako Gobernuaren murrizketen eta aurrekontu antisozialen aurkako larunbatean eginen
den manifestaldirat deituz, argazkietan ikusi daitekeen moduan hainbat baztandarrek parte hartu dute.






Lotura hauetan deialdiaren inguruko berriak:


MUMIA ABU-JAMAL-EN ALDEKO KANPAINIA


AEBetako preso politikoa espetxean 30 urte daramatzana, erailketaz akusatua eta heriotzara zigortua.
Horren harira Mumiaren inguruko dokumentalaren emanaldia egiten ari da.
Baztanen Erratzuko ZubiPunta Ostatuan zabalduko dute heldu den ABENDUAREN 21ean, asteazkena, iluntzeko 8:30 etan.

MOBILIZAZIOEN ETA GIZARTE MUGIMENDUEN INGURUAN


Soziologian doktorea den Zesar Martinez EHUko Leioako campusean aritzen da irakasle lanetan. Lanak baimentzen dion tarteetan, gainera, Joxemi Zumalabe Fundazioan aritzen da buru-belarri.
Zesarrekin egin du solas GAUR8k mobilizazio ereduen eraldaketaren gakoak bertatik bertara arakatzeko.

Hemen duzue elkarrizketa.



2011/12/15

MURRIZKETEN KONTRAKO MANIFESTAZIOA


Aurrekontu sozialen eta partehartzaileen alde MURRIZKETARIK EZ! lelopean manifestazioa eginen da larunbat hontan Iruñean
  • NOIZ: Abenduaren 17a, atsaldeko 5:30etan
  • NON: Antoniuttin

Zutabeak atrako dira 5etan Golem, cuatrovientos eta  Txantreatik (Lareki txirrindula denda) 
Ikus bideoa.

2011/12/14

ERDIZ BIZIRIK TALDEAREN AGERRALDIA


Erdiz Bizirik taldeak Elizondoko Arizkunenea
kultur etxean prentsa aitzineko agerraldia eskaini zuen, azken aldi hontan Zilbetiko harrobiarekin gertatzen ari denaren harira.


Hauxe zen bertan irakurritakoa:

Magnak Zilbetiko Antzerin egin nahi duen harrobia Erdizen egin nahi duenarekin estuki lotua dago. Alde batetik, Antzerikoaren memorian, egitasmo hau Erdizen muturra berriz sartu artiokoa bertzerik ez dela izanen diotelako. Bertzetik, Antzeri, Erdizen gisa Aldude Mendi izeneko Zainketa Bereziko Eremuan (ZBE) dagoelako. Hortaz, batean gertatzen denak, bertzean eragina du.

2011/12/13

ELIZONDOKO HERRI BATZARRA


Heldu den abenduaren 17an, larunbata, Elizondoko Herriak 
bere batzarra eginen du atsaldeko 7etan. 
Segidan duzue gai ordena.

2011/12/12

VASCUENCEAREN LEGEAREN KONTRA


Abenduaren 15ean Vascuencearen legeak 25 urte betetzen ditu, eta euskarak behar duen estatus juridiko egokia aldarrikatzeko Sortzen Ikasbatuazetik ekimena prestatu du Mañeruko herrian.

MOBILIZAZIOAK HEZKUNTZAN


Murrizketen kontrako mobilizazioek aitzin segitzen dute hezkuntzan.
Gaur irakasleek konzentrazio batera deitu dute Iruritako plazan, atsaldeko 5etan.
Bertan parte hartzera konbidatzen dute jende guzia.


HIRIGINTZA BATZORDE IREKIA


Gaur, Abenduaren 12a, Hirigintza Batzorde irekia izanen da atsaldeko 6etan  Baztango Udaletxean eta gai hauei buruz solastuko da:

1)       ELIZONDOKO AR-1
2)       ELIZONDOKO UE-13
3)       GARTZAINGO BENTA-ZAHARREA
4)       ERRATZUKO AR-2
5)       MODIFIKAZIO ESKAERAK (P16 P206, P16 P690, P56 P155)
Garrantzitsua da zure parte hartzea.


2011/12/11

SOLASALDIA


Aste hontan solasaldi interesgarri bat duzu zure agendan apuntatzeko.
  • Zer egin du UPNek nafarroako Kutxarekin?
  • Zertaz bihurtu dute Banca Civivan?
  • Ze alternatibak?
NOIZ: Abenduaren 14a, asteazkena, atsaldeko 8etan
NONArizkunenea Kultur Etxean

2011/12/10

ERREPORTAIA: ZILBETIKO HARROBIA


Zilbetiko Harrobiari buruzko erreportai bat eman dute 
TVE2ko el escarabajo verde saioan. 
Hemen ikusten ahal duzue.

2011/12/08

VOLKSWAGEN ETA EREDU SOZIOPRODUKTIBOA


Iruñeako Volkswagenek iragarri duen ekoizpenaren jautsieraren eta kaleratzeen inguruan ESK sindikatuko kideek eredu soziproduktibori buruzko gogoeta kritiko eta interesgarria egin dute GARA egunkarian.
Hemen irakurtzen ahal duzue

2011/12/07

LAB ALDIZKARIA


Baztan-Bidasoako LAB sindikatuaK abenduko aldizkaria atera berri du.
Gai hauek jorratu dituzte:
  • Gazte eta errebelde
  • Irakaskuntza greba
  • Zalaineko hitzarmena
  • Elkarrizketa Presoen senide bati
  • Norton borrokaren fruituak
  • Islandia
  • Laminaciones de Lesakako greba

2011/12/06

MURRIZKETEN KONTRAKO MANIFESTAZIOA


Aurrekontu sozialen eta partehartzaileen alde MURRIZKETARIK EZ!
  • NOIZ: Abenduaren 17a, atsaldeko 5:30etan
  • NON: Antoniuttin. 
Zutabeak aterako dira 5etan Golem, cuatrovientos eta  Txantreatik (Lareki txirrindula denda) 

Ere:

Abenduaren 10ean 12:00etan  PRENTSAURREKO JENDETSUA
                     AUZOENEAn (Aldapa k.)



2011/12/05

MANIFESTAZIOA BAIONAN


Hainbat eragilek manifestaziora deitu zuten heldu den larunbaterako, 
abenduaren 10a, Baionan 
Gatazkaren konponbide politiko, demokratiko eta baketsua aldarrikatuko da.

HIRIGINTZA BATZORDE IREKIA


Hurrengo hirigintza batzorde irekia Abenduaren 12an atsaldeko 6etan izanen da Baztango Udaletxean eta gai hauei buruz solastuko da:

1)       ELIZONDOKO AR-1
2)       ELIZONDOKO UE-13
3)       GARTZAINGO BENTA-ZAHARREA
4)       ERRATZUKO AR-2
5)       MODIFIKAZIO ESKAERAK (P16 P206, P16 P690, P56 P155)

EKINTZA POLITIKOAREN IZAERAZ


Unai Apaolaza Lapiko Kritikoa kolektiboko kideak
ekintza politikoaren izaeraren inguruko gogoeta interesgarri eta argigarria egin du.
Ouroborosaren sinbologia erabiliz, aldaketa soziopolitikoak eragin nahi
dituen ekintza politikoaren izateaz gogoeta egin du: