LEGASAKO AMDS PROCESSING-eko KOMITEAREN OHARRA

Arcerlor-ek gure enpresa sortu zuenetik 4 urte pasatu direnean, gure etorkizunari buruzko inolako informaziorik gabe jarraitzen dugu, hori gutti balitz enpresa enplegua suntsitzen ari da, lantegian gauden langileak dagoen lan zamarekin gainezka gauden bitartean.
  • Arcelor Mittal Distribucion EspaƱan, 2009an 1.500 lagun izatetik, 2012an 600 eta gutti gehiago izatera pasa gara. 
  • Gure enpresari dagokionez 2010an lehen hauteskundeetatik honat 60 lagun guttiago geratzen dira lanean.
Enpresa ttiki bat gara (Arcelor Mittal barruan, ez gure zonaldeko parametrotan), Arcelor Mittal enpresatik sortu zena. Arcelorrek bi negozio unitatetan banatu zuenetik -2 enpresa sortuz, oraindik orain ez dakigu Arcelor-k ze intentzio duen  AMDS Processing-eko langileekiko.
Behin eta berriz interpelatu eta galdetu diegu ia Legasarekin zer egin nahi duten, beraiek behin eta berriro erraten diguna ez dator bat guk gure egunerokotasunean bizitzen dugunarekin.

Egoera kaotiko bat bizi dugu lantegian, antolakuntza falta izugarria dago eta planifikazio eza egunero ikusten da, egunero batetik bertzera pasatzen gara inolako ordenik gabe. Horren adibide garbia da uda baino lehen enpresa interpelatu behar izan genuela eta Lan Ikuskaritzan salatzeko mehatxua egin ohar zitezen biltegiaren egoeraz, langileen osasuna arrisku larrian zegoen eta.
Orain dela urte bat baino gehiago, erran ziguten 73 langileekin lan egin nahi zutela. Gaur egun 119 gara, baino ikusten ari gara nola 5 lankideri ez zaien errelebo kontratua edo produkzioaren araberako kontratua berritu, lan zamarik ez omen dagoelako, aldi berean 3 eta 2 txandatara lan egiten ari gara eta langile gehienek opor eta egun konpentsatorio aunitz dituzte hartzeko. Gaur egungo lan zamarekin ezinezkoa da egoera honetan dauden langileek (gehiengoa) bere oporrak disfrutatzea.
Hau dena lotsagarria da. Langile batzuk langabeziaren zulora bidaltzen diren bitartean, etorkizun beltz batera kondenatuz, bitartean langile batzuk ERE mugagabean mantentzen dira, bertze batzuk ezin gara iritsi baden lanarekin ezin dugu oporrak hartu eta batzuetan bi postu aldi berean bete behar ditugu. Zertara ari da jokatzen AMDS Processing-eko zuzendaritza Giza Baliabideen arduraduna buru duela?
Gertatzen ari den guztiari azalpen logiko bakarra aurkitzen diogu. Gertatzen dena da Arcelor Mittal bezalako multinazional bat dirua irabazteko munstro bat dela, eta beraien diru-gosea aseezina da, horretarako berdin zaio langileak odol-husten uzten baditu ere. Beraien helburu bakarra kosteak murriztea da, lan berdina langile guttiagorekin egiteko ahalik eta irabazi gehien ateratzeko. Arcelor Mittal kapitalismoaren esentzia da.
Komite honetatik Arcelor Mittal Processing-ni exijitzen diogu ahalik eta lasterren bideragarritasun plan bat mahai gainean jartzea (inolaz ere enplegu suntsiketa helburu izanen duena), dagoen lan zamari eta etorkizunerako aurrikusten denari aurre eginen diona eta argi eta garbi erran dezala zer egin nahi duen gure enpresarekin, gainontzean komiteak  mobilizazio eta protestak konbokatuko ditu.