HEZKIDETZA TAILERRAK ELIZONDOKO LANBIDE ESKOLAN ETA LEKAROZKO INSTITUTUAN


Azaroaren 9an hasi eta azaroaren 30a bitartean , astelehenero, Hezkidetza eta indarkeria sexistaren inguruko tailerretan parte hartzen ari dira Baztango bi institutuetako Hezkuntza komunitateko kideak. 15-16 urteko neska mutikoei bideratutako egitasmo honetan 80 ikaslek eta 30 irakaslek parte hartu dute denera. Hezkidetza eta indarkeria sexistaren inguruko oinarrizko lanketa honek, martxoan segida izanen du. 

Horrekin batean berdintasun gaien inguruko formazio saio irekiak antolatu zituen Udalak Arrizkunenean. Bi izan ziren: Berdintasunaren oinarrizko kontzepuak  eta Komunikazio ez sexista. Bertan denera 20 pertsonek parte hartu zuten.