"ITSASPEKO BIHOTZAK" ERAKUSKETA LIBURUTEGIAN




Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta Baztanen zenbait egitasmo burutuko dira eta horien artean, Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratutako Genero berdintasuna eta haur literatura lantzeko aretoa, Itsaspeko bihotzak.

Azaroaren 23 tik Abenduaren 2ra egongo da ikusgai Baztango liburutegi publikoan. 

Goizetan, ikastetxeekin adostutako ordutegian saio gidatuak eginen dituzte. 
Baztango ikastola, Herrietako eskolak eta Elizondoko eskolako Lehen Hezkuntzako 3. 4. eta 5. mailako 246 neska mutilek parte hartuko dute 
ekimenean. 
Arratsaldetan nahi duenarendako irekita egongo da aretoa.

Familiendako saio bat antolatuko da azaroaren 27an arratsaldeko 17:00etan liburutegian bertan. Aitzinetik izena eman behar da Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuan.