Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: abendua 16, 2015
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • Twitter
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

EHBildu hauteskundeak sortu
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • Twitter
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

Arranbela berriz abian!

Baztan euskaldun, militante eta errebeldearen aldeko bozgorailua

Arranbelaren etxeari habeak eta ataria berritu dizkiogu, gure blogean eta twitterren sartuta ikusiko duzuenez. Ea zer iruditzen zaizuen. Indar berriturik gatoz, herritarren Baztan bultzatzeko xede nagusiarekin. Zeregin honetan ez gara narratzaile soil gisa arituko, Baztan euskalduna, militantea eta errebeldearen alde jardungo dugu eta. Jarrera militantez jardun ere, herri mugimenduaren alboan eta eskutik. Lerro hauen bitartez, Arranbelak bere prestutasuna agertzen du herri mugimenduaren bozgorailu gisa aritzeko eta, zeregin honi begira, elkarlan berrirako bere borondate osoa azpimarratu nahi du. Arranbela komunikatzeko tresna berritua badugu beraz, baina komunikatzea guztion ardura izan behar du, Baztanen eraldaketa erregimen ustelduaren aurrean garaile aterako bada. Ez da jakintza teknikorik behar komunikatzeko. Gure aurka ditugun mass media eta gainerako bitarteko komunikatiboei aurre egiteko borondate behar da. Arranbelare…
Irudia

Nekazaritza Politika Bateratu berriaz udako ikastaroa

Baztango udalak EHUrekin eta Etxalde mugimenduarekin elkarlanean Nekazaritza Politika Bateratu (NPB) berriari buruzko udako ikastaroa antolatu du. Aipagarria da landa eremuen geroari buruz halako garrantzia duen NPBaz Euskal Herrian eginen den maila horretako gogoetaldi publiko bakarrenetakoa dela.
Estekan informazioa guztia duzue.
https://www.uik.eus/eu/npb-eredu-berriak-landa-eremu-bizia-lortzen-laguntzen-al-du-2021-27-npb-berriaren-aukerak-elikadura

DBH TITULUA ESKURATZEKO AURREMATRIKULA MARTXAN DA

Zure ikasketak akitu gabe utzi zenituen? Oposaketa edo lan arloan gutxieneko ikasketak eskatu dizkizute eta ez dituzu? Bertzelako arrazoiak zirela eta DBH titulurik gabe geratu zinen?
2015-2016 ikasturtean lehengo aldiz gure zonaldean zerbitzu hau eskaini zen eta urtero talde batek bere ikasketak akitu ditu Lekarozko institutuan. Aurten ere gutxieneko taldea lortuz gero, heldu den ikasturtean (2019-2020) helduen hezkuntza zerbitzua eskainiko da DBH titulua eskuratzeko.
Izena emateko interesatua izanez gero aski da aLekarozko instututoko bulegoetara agertzea edo 948 58 18 03 telefonorat deitzea. Apirilaren 8tik -12rako tartean ematen ahalko da izena.
Bulego ordutegia: astelehenetik ortziralera 8:00-15:00, asteazkenetan 16:00 etatik 18:00ak arte ere.
Irudia

"ALDE HEMENDIK EGUNA" BAZTANEN

Baztango ERNAI gazte erakundeak antolatua, ALDE HEMENDIK eguna izanen da heldu den larunbatean Elizondon. Hauxe da egitaraua:  11:00tan: "Tortura Euskal Herrian" dokumentalaren proiekzioa.13:00ean: Bazkaria, Gaztetxe pareko gorapean. (txartelak salgai: Intza, Hiru eta Zubi-Puntan 10€-tan)17:00etan: Kalejira Elizondon barna.22:00etan: Kontzertua Gaztetxean: Norte Apache.Ondotik: DJak Gaztetxean: DJ Hunnai, DJ Txoni, DJ Depression.00:00etan: Ekitaldia.
Blogger zerbitzuak eskainia