Ortzegun hau, Apirilak 28 Lan osasunaren nazioarteko eguna izanen da, eta LAB sindikatua urtero bezala kalera aterako da, prekarietateak gaixotu eta hiltzen duela salatzeko.
Baztan-Bidasoako LAB sindikatuak Ezker Abertzaleak egiten duen deialdiarekin bat eginen du eta "gure osasun eta seguratasunarengatik N 121-A konponbidea orain" lelopean Berako Zalain auzoan dauden 2 gasolindegien parean eginen den mobilizazioan parte hartuko du.
Mobilizazio honen arrazoia bikoitza da, alde batetik azken urteetan errepide honetan eman diren lan istripuak salatzea, eta bertze aldetik egunero bai lanean, edo gure egunerokotasunean hemen bizi garenontzat errepide honek duen arriskuaren aintzinean konponbideak eskatzea da.
Horregatik egun horretan Nafarroako gobernuari eskatuko diogu, behingoagatik hemen dagoen arazoari aintzin eginen dion konponbide bat bilatzeari ekin diezaion.