IGANDEAN BANDERA MOREAK AIREAN!


Zergatik aireratu bandera more eta feministak Maiatzaren 1ean?
• Hiritarron erdiak, hau da, emakumeak, garelako bizitzaren iraunkortasuna
bermatzeko ezinbestekoak diren lanak egiten ditugunak: zaintza lanak. Langile
klasea mantentzeko ere ezinbestekoak diren lanak dira eta emakumeon
gorputzengan bizitza sozial, laboral, pertsonal eta osasunean eragin zuzena dute.
• Emakumeok beti egin izan diogulako aurre prekarietateari, krisia baino lehenago, bitartean eta ondoren, eta baita murrizketen ondorioei ere. (Pobrezia eta prekarietateak emakume aurpegia du). Lana sobera dugu, bizitza da falta duguna. Produkzioa erreprodukzioaren gainetik dago sistema heteropatriarkal kapitalista honetan. Produzitzea pertsonak eta gure buruak zaintzearen gainetik dago.
• Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik bat egiten dugu langile klaseak gure herrian egun aurre egiten dieten borrokekin, baina argi dugu feminismoek jarritako begirada, ahots eta norabideak ez baditugu kontutan hartzen, borroka hauek erdi bidean geratuko direla.

Batzen gaituena elkar aldentzen gaituena baino gehiago dela jakinik, gogorarazi nahi
dugu:
• Amantalak kalera! Torloju, traktore eta ordenagailuekin batera!
• Bizitzaren iraunkortasunerako ezinbesteko lanak sozial, politiko eta ekonomikoki berbaloratu eta balioan jartzea.
• Gizon eta emakumeen artean zaintza eta etxeko lanen berbanaketa ekitatiboa eta berrantolaketa soziala exijitzen dugu!
• Soldatapeko etxeko lana erregularizatu eta gainontzeko lan sektoreekin parekatu!

Sindikalgintza eta eraldaketa erradikalak feministak izango dira edo
ez dira izango! Patriarkatua eta kapitala, alianza kriminala!
GORA BORROKA FEMINISTA! GORA EMAKUME LANGILEAK