Batzar Nagusiko 15 alkate eta junteroek prentsa ohar baten bidez heldu den igandean, ekainak 5, eginen den herri galdeketan parte hartzerat animatu nahi dituzte baztandar guziak. Halaxe diote:
Eman zure bozka 15 arrazoi
hauengatik:
1. Lekarozko herriak hala eskatu duelako
2. Baztango Batzar Nagusiak eskatu duelako
3. Proiektuaren eragin zuzenena lekaroztarrek eta baztandarrek
pairatuko dugulako
4. Ondorioz interes zuzena eta zehatza dugulako
5. Herritarren iritzia plazaratzeko modu eraginkorra delako
6. Bozkatzaileak baino herritarrak garelako
7. Gure iritzia beti inportantea delako
8. Herritarren arteko eztabaidetan lagungarria delako
9. Azken urteotan urbanismoan izandako ustelkeri kasuak herritarrengan
sortutako deskonfiantza arintzeko manera delako
10. Demokrazian sakontzeko manera delako
11. Gaur egungo demokrazien ezaugarri bat delako
12. Ordezkari politikoen eta herritarren tartea ttipitzen duelako
13. Gure agintariekin komunikatzeko modua ere badelako
14. Gure etorkizunarekin arduratsu bihurtzen gaituelako
15. Herri arduratsu bat garelako
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!