Nafarroako hegoaldeko produktuak eskuratzeko kanpaina martxan hasi da eta aurten 7 ekoizlek parte hartuko dute zainzuriak, potxak, pikillo piperrak, tomate frijitua, kremak, orburuak eta barazki-menestrak eskeiniz
Baztango kasuan toki hauetan eskatu beharko dira maiatzaren 12tik maiatzaren 24ra:
- Elizondoko Fantxike eta Kattalingorri-Zangue arropa dendetan.
- Arizkungo Dolaetxea ostatuan.
- Erratzuko Zubi Punta ostatuan.
Ordainketa produktuen loteak jasotzerakoan egin beharko da, ekainaren 8tik ekainaren 14ra Elizondoko Kattalingorri-Zangue arropa dendan.
Informazio gehiago www.errigora.eus webgunean