Baztango Udalak Gan-Torri programa antolatzen du urtero.
Nafar Gobernuak diruz lagundutako programa da eta honen helburua kotxe istripuak
saihestea da. Horretarako herrietako bestak ospatzen diren
larunbatetan zein bertzelako ospakizunetan autobusa jartzen da, herriz herriko
desplazamenduak –joan-etorriak- egiteko.
Gan-Torri programa,
Baztango Udalean 2004 urtetik martxan dago, 12 urte hauetan 11.534 pertsonek
erabili dute zerbitzu hau.
Zerbitzuaren
erabiltzaile kopurua 14 urte hauetan mantenduz joan da. Bataz bertze, urtero 823 pertsonek erabili dute zerbitzu hau.
Nafarroako
Gobernuak zerbitzua finantzatzeko diru-laguntza ematen du, hau, urtetik urtera
gutxituz joan da. Lehenbiziko urteetan 4.000 euro inguruko diru-laguntza ematen
zuten eta azkeneko urteetan 2.900 euroko laguntza bertzerik ez dute eman.
Zerbitzuaren kostua
gutxi gora behera 9.000 eurokoa da urte bakoitzeko, beraz, Nafarroako Gobernuko
diru-laguntzak ordaintzen ez duena Baztango Udalak bere gain hartzen du.
Baztango herri
guztietako bestetan eta Baztandarren Biltzarrean zerbitzua ematen da, hau da,
16 zerbitzu urtean.