2018/03/19

BAZTAN IKASTOLAKO GURASO ELKARTEAK AUTOESTIMUA LANDU ZUTEN JOAN DEN ASTEAN

Joan den asteazkenean, Mirentxu Goienetxe terapeutak gidatutako "Gure autoestimua nola landu" tailerrean parte hartu zuten Baztan ikastolako hainbat gurasoek.  Geure buruaz dugun ezagutzaz, gure mugez eta bertze hainbertze kontzeptu interesgarriz irakaskuntza interesgarriak erakutsi dizkigu Mirentxuk egunerokoan gure seme-alabekin harremanak ahalik eta osasuntsuenak izateko
Horrekin batean sagardotegi denboraldia ospatu zuten Larraldean, garaiko sagardoa eta sagardotegiko menu goxoa dastatu bidenabar.