Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin, etxeen zaharberritzeari buruzko jardunaldia antolatu du Udalak. Hauetan Baztango eta inguruko etxebizitza hutsek duten problematikaz eta hauek biziberritzeko aukeren inguruan solastuko dira. Horretarako, lehenik arazo zehatz honen gibelean dagoen hausnarketa zabalago batera joko dugu, hau da, landa inguruneak biziberritzeko erronka sozio-produktibo eta demografikoen gainekoa. Ondoren, egoera hauei aurre egiteko egun dauden tresna eta politika publiko zehatz batzuen berri izango dugu. Azkenik, ikuspegi arkitektoniko batetik, etxebizitzen biziberritzerako aukera eta oztopoen inguruan jardungo dugu. Amaieran, entzulegoari gonbitea luzatuko zaio euren kezka eta iritziak plazaratzeko.
EGITARAUA
16:00-16:15 Irekiera
Joseba Otondo, Baztango alkatea
16:15-17:00 Euskal Herriko landa-giroko geografia, demografia eta etxebizitza
Julen Landa, Gaindegia
17:00-17:45 Etxebizitzen errehabilitaziorako eta alokairurako proposamenak eta laguntza publikoak
Arantxa Arregui Alberro, NASUVINSA eta LURSAREA
17:45-18:15 Atsedenaldia
18:15-19.00 Baztanaldeako arkitektoen mahai-ingurua
19:00-19:30 Eztabaida: galderak eta iritziak
19:30 Itxiera
- NOIZ:martxoaren 23a, ortzirala 19:30ean
- NON: Baztango Udaletxeako Pleno Aretoan