"ESTITXU" DOKUMENTALA EMANEN DUTE MARTXOAREN 7an


Estitxu kantari zenaren aipamenek erreakzio soka luzea sortzen dute beti. 2018ko otsailean mende laurdena beteko da bere ahotsa betirako isildu zela. Halere, milaka euskaltzale eta musikazalek gogoan dute beti "Beskoitzeko errexiñola". 2017ko martxoaren 8an, Estitxu izena eman zioten Baionako karrika bati. Lapurdiko hiriburuko auzapez eta Iparraldeko elkargoaren presidenteak hamarnaka mezu jaso zituen orduan erabaki hori eskertzeko. Prentsan agertu ziren aipamenek ere sekulan ez bezalako eskertza jaso zuten. Estitxuren aipamenak ustegabeak pizten ditu beti.

   Zergatik? Estitxu hoberenetakoa izan baitzen eta oraindik bizirik baitago askoren bihotzean...Euskal kantu berriaren sortzaile eta kultura berpiztearen eragile nagusienetarik bat izan zen umore haundiko artista.
  • NON: Elizondon,  Arizkunenean
  • NOIZ: martxoak 7, 19:00etan