GAZTEENDAKO BABES OFIZIALEKO ETXEAK ALOKAIRUAN

Iruritako Sagues alderdian 35 urte arteko gazteendako, urritasunak dituzten jendeendako eta bertze behar sozialak dituztenendako alokairuan emateko babes ofizaleko bizitegiak egin behar dira. Etxe berriak eta onak izanen dira, Nafarroako Gobernuarena den Nasuvinsa enpresa publikoak  eginak.
Bizitegi hauek egin baino lehen Baztango Udalak gazteen interesa neurtu nahi du. Horretarako alokairu onean Iruritan etxea hartu nahi zenuketen gazteen zerrenda egin nahi du.
Alokairuan prezio onean Iruritan etxea hartuko zenuke?
Horrela bada abuztuaren 20a baino lehen gizartezerbitzua@baztan.eus helbiderat idatzi, zure izen-abizenak,  sortze eguna, herria eta telefono zenbakia emanez.
Etxebizita, eskubide soziala