Landa begiradak jardunaldien bigarren ekimena izanen da heldu den asteazkenean Arizkunenean. Garabide elkarteak antolatua, Landa eremuaren garapenean ekonomia eta hizkuntza eskutik izenburupean, solasaldia emanen du Lizbeth Sanchez Ortizek. Mexikoko nahuatl hizkuntza eta TOSEPAN kooperatiba taldearen kasua kontatuko du.
Lizbeth Sánchez Ortiz mexikarra da. Jatorriko herritarra da, nahuatl hiztuna, maseuala, Puebla estatuko mendilerroko biztanlea. Baina, hori baino gehiago ere bada. Sánchez apiriletik ari da lanean hizkuntza garatzeko aholkulari Tosepan mugimendu kooperatiboan, kooperatiba horretako hizkuntza biziberritzeko proiektu orokorra koordinatzen. Proiektuak, momentuz, lau hanka ditu: murgiltze eredura hurbildu gura duten eskola, irrati komunitarioa, corpusa batzeko proiektua eta lan arloko lau erabilera plan. Euskal Herriko euskara teknikariak albo batera utzita, lantokietan hizkuntza aholkulari moduan jardungo duen lehen pertsona da munduan.

- NOIZ: Azaroak 21a, asteazkena 19:30ean
- NON: Arizkunenea