Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urtarrila 18, 2019
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

feminismoa
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

IRITZI ARTIKULUA: GURE GORPUTZA, GURE ERABAKIA. ABORTUA DOAN ETA ASKE OSASUNGINTZA PUBLIKOAN.

Madrilgo PPko Gobernuak “Jaio ez dena babesteko Lege Organikoa” deitzen duten legearen onarpenarekin emakumeei beren amatasunaz askatasunez erabakitzea ukatuko zaie. Honek gaurko egoerarekin konparatua gibelerat egiten duen pausoa da, 1985eko legearekin zegoen egoera baino gogorragora itzuliz. Idoia Gilleneak iritzi artikulu hontan abortuaren lege desberdinen konparazioa egiten du bere hausnareketa plazaratzeko abiapuntu gisa. Artikulu osoa hemen   
Irudia

Adinekoen zaintza etxe-inguruan antolatuz

Baztango EHBilduk antolaturik Nicolas Blain Laguntza Exerat elkarteko lehendakariorde ohia eta HBaiko koordinatzailea, adinekoen zaintzaz etxe-inguruan mintzatu zen atzo Elizondoko Arizkunenean. Nafarroako Gobernuak orain gutti 65 urtetik goitiko jendeei inkesta egin die zahartzaroaz eta %85ak erantzun du laguntza behar izatekotan etxean hartu nahiko zuela. Nahikeria hori orokorra dela iduri du eta Hazparneko eskualdean 46 urte dira Laguntza Etxerat elkartearen bidez zerbitzu andana eskaintzen dutela adinekoak etxeetan zaindu ahal izateko. Blainek aipatu zuen denetariko zerbitzuak ematen dizkiela elkarteak erabiltzaileei: ohatzetik jaikitzen, janzten, bainura joaten eta dutxatzen laguntzen du, otorduak prestatzen, etxeak garbitzen, etxeko mantenimendua eta brikolajea egiten...; modu berean, etxetik kanpora ere laguntzen du: medikura, ospitalera, merkatura, ileapaindegira, lagun baten etxera eramanez... Ospitaleko egonaldiak e.a. Horretarako eta bertze zerbitzu sozial batzuk emateko 120...

Hilabete honen bukaeran publiko eginen dugu Baztani buruzko Diagnosia

Laster burutuko dugu Baztani buruzko diagnosia. Gure buruari jarritako epeak betetzen baditugu ilbeltzaren 21etik aitzin hemen bertan izanen duzue emaitza. Ondorio mamitsua izan duten h arreman franko egin  dira. Kontaktu hauek burutzeko material dexente aztertu behar izan dute diagnosi egileek. Interesgarriak iruditzen zaizkigulako eta aipatutakoaren adibide bezala hemen dituzue hezkuntzari buruzko 3 dokumentu: Herrietako Eskolei buruz 2010 Hezkuntza sistema publikoa, herritarra eta partehartzailea   EAE -ANV 2007 Hezkuntza aferetarako zinegotzi jaunari GUAZIN Baztandarron bilgunea 2006

PARISEKO MANIFESTAZIOA: ORAIN PRESOAK

#OrainPresoak Pariseko manifestazioa from Ahotsa on Vimeo .
Blogger zerbitzuak eskainia