BAZTANGO ERNAI: BULKADA BERRIEN GARAIA DA!


Gazte antolakundearen 40 urteurrena dela eta, Bulkada Berrien Garaia Da dinamika prestatu du Ernaik. Joan den larunbatean, Bulkada Eguna antolatu zuten, eta atzoko ta gaurko militanteak elkartu ziren mahai bueltan. 

Askatasunaren alde antolatu eta borrokatzeko konpromisoa hartu zuten hainbat gaztek duela 40 urte. Ezker Abertzalearen baitako gazte antolakuntzarako lehen espazioa sortu zuten. Batetik, gazteek problematika propioa bizi zutelako; eta bertzetik, problematika horren borroka Herri honen askatasunaren borrokarekin elkarlotuta ulertu zutelako.
Ia 40 urte dira gazte antolakuntza eta borrokari ekin geniola. Eta hemen gaude, bizirik eta indartsu. Gaur hemen gaude, “Bulkada berrien garaia da!” dinamikari ahotsa, bihotza eta gorputza jartzeko.