Hazitik Hozie
elkarteak antolaturik eta Baztango agroekologia eskola herritarraren
egitarauaren barnean, apirilaren 12an transgenikoei buruzko solasaldia eginen
da Elizondoko Arizkunenean. Jose Ramon
Olarieta arituko da elean, nekazari ingieneritzan doktorea eta Lleidako
unibertsitateko irakaslea. Som lo que
Sembrem elkartean parte hartzen du Olarietak eta Assemblea Pagesa nekazarien elkartean ere bai.
2018an Transgénicos ¿de verdad son seguros ynecesarios? liburua argitaratu zuen eta bertan, gaiari buruz sakon aritzen
da.
Europako
Batasunean Portugalen eta Espainiako Estatuan bakarrik produzitzen dira
transgenikoak. Nafarroan, adibidez, 8.300 hektarea daude eta Baztanen
kontsumitzen den pentsu aunitz, transgenikoa da.
Badira hogei urte
hazi transgenikoak han-hemen ereiten hasi zirela eta geroztik, horren ondorioei
buruz azterketa aunitz egin dira ingurumenean, osasunean eta nekazaritza-ereduetan
duen eragina behatuz.
Mintzaldia
atsaldeko 19:30etan izanen da, gazteleraz.