Titular hutsen gainetik, Baztango EH Bilduk edukiz
bete nahi izan du hauteskunde kanpaina “Ipar Euskal Herritik ikasten” izeneko
solasaldia antolatuz. EH Bai koalizioko kidea den Peio Etxeberri-Aintxart
Iparraldeko garapen sozio-ekonomikoari buruz aritu zen, lana, etxebizitza,
lurra/laborantza, ingurugiroa eta hizkuntza/kulturaren arloen inguruko
esperientziak eta hausnarketak eginez.
Zinez solasaldi interesgarria suertatu zen,
Baztango etorkizuna irudikatzeko baliagarria zalantzarik gabe, izan ere, Peiok
aski ongi azaldu zuen gisan, esperientzia positiboetatik nahiz negatiboetatik
ikasi daiteke. Beraz, ez ditzagun Iparraldean egin diren hanka sartze eta
akatsak errepikatu eta eraiki dezagun Baztan orekatu bat borroka sozialen bidez
eta arlo estrategikoen gaineko hausnarketa zintzo eta zentzudunak eginez.