Garai
zaila bizitzen ari gara, baita sektore publikoan ere. Krisiaren aitzakiapean
jendartearen ongizatearen ardatz nagusien kalitatean eragin zuzena duten
neurriak hartzen ari dira, tartean osasungintza publikoaren alorrean. Asistentzia-ereduaren
aldaketa globala paratu dute mahai gainean eta parlamentuko eremutik aukera
izan dute proposamen honi buruz hainbat sindikaturen, eragile profesionalen eta
Kontseilariaren beraren azalpenak eta balorazioak biltzeko.Irizpide
ekonomizistetan oinarrituriko proiektua dela iksuten dute, erabiltzaileei ematen
zaien arretaren kalitatea txartzen ahal duena.
Informazio
bildu eta trukatzearen asmoarekin eztabaidarako bilkura bat egitea proposatu dute
herritar, hautetsi, osasun arloko profesional, gizarte-eragile etabarrekin
NOIZ:
ekainaren 15ean, ostirala, 18:30etan,
NON:
Arizkunenea kultur-etxean
HIZLARIAK:
- Bakartxo Ruiz (Bilduko parlamentaria)
- Asun Fernandez (Aralarko parlamentaria Nabain).