2012/02/29

MARTXOAREN 8KO EKITALDIAK


Heldu den astean, Martxoaren 8aren harira zenbait ekitaldi antolatu dira:
  • Martxoaren 8an antzerkia Gaztetxean, 20:00etan (kartelan gaizki)
  • Martxoaren 9an eztabaida Gaztetxean ere, 18:00etan
  • Martxoaren 10ean: Kalegira 19:00etan, afaria 21:00etan eta kontzertua 23:00etan.

Ikus kartelan klikatuz:

2012/02/28

ERNESTO PRAT ELIZONDARRAREN ATXILOKETA SALATZEKO AGERRALDIA


Gaur asteartea 28, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean Ernesto Prat elizondarraren atxiloketa eta espainiaratzea salatzeko herritarren agerraldia egin da. Agerraldian, manifestaldirako deialdia egin da, larunbatean atsaldeko 5:30etan Elizondoko plazan
 Agerraldian irakurritakoa duzue hemen.


HAURRENDAKO ANTZERKI ARRAKASTATSUA GAZTETXEAN


Joan den igandean Eñautek eta Arkaitzek "Erraldoi bihotz gabea" haurrendako antzerkilana estreinatu zuten Elizondoko gaztetxean.
Txontxongiloen emanaldia ikusteko gaztetxea jendez bete zen, eta ikuskizun ederraren ondotik txokolate eta bizkotxoz gozatzeko aukera izan zuten. 
"Erraldoi bihotz gabea" Eñauten eta Arkaitzen
lehen txontxongilo lana da eta Alemania aldeko ipuin batean oinarritzen da.


2012/02/27

SAHARA SAHARARRENTZAT


Saharaztanek antolatuta, errepublikaren aldarrikapenaren 35. urteurrena gogoratu zen ortziraleko bestan Sunbillan eta igandeko elkarretaratzean Elizondon. Hemen berria.

HEZKUNTZA BATZORDEAREN AKTA


Azkeneko Hezkuntza batzordea Urtarrilaren 24an izan zen eta akta irakurtzen ahal duzue hemen.
Bertan solastu zena hauxe duzue:
  • Lodosa ikastola.
  • Obrak.
  • Auzolanak.
  • Apustu energetikoa.
  • Aurrematrikulazio kanpaina.
  • Etorkinei bideratutako kanpaina (Sakanako eredua) Heldu den urterako.
  • Familietan Euskara sustatzeko kanpaina: egitasmoan parte hartzeko izen eman zuten eskolek data eta tokia hautatzea.
  • San Anton eguneko zozketari buruzko galdera bat.
  • Guraso,ikastetxeetako langileria eta hezkuntza formalaz haratagoko herritarren parte hartzea hezkuntza batzordea.
  • Hik hasiko aldizkariaren berri eman.

2012/02/26

AZKEN INGURUGIRO BATZORDEAREN AKTA


Otsailaren 15ean izan zen azken ingurugiro batzordearen akta duzue hemen, gai hauek izan zirela solasgai:
  • konpostajea
  • Baratzeak
  • Biomasa
  • Hazitegia
  • Kontsumo elkartea
  • Galde eskeak


2012/02/25

SOZIALISMOA ETA KOMUNALEN KULTURA


Asteburu honetarako Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren 
testu interesgarria eskaintzen dizuegu. 
Bertan komunaletan oinarrituriko jendarte eta kulturek sozialismoaren garapenean izan duten garrantziaz aritzen da. Halaber ikuskera komunalek, gaur egun, sistema kapitalistari kontra egiteko eta jendarte eredu berria eraikitzeko duten garrantziaz mintzo da.


2012/02/24

ERNESTO PRAT ESPAINIARATU DUTE


Ernesto Prat elizondarra atzo atsaldean espainiaratu zuten.
Horren inguruan atzo bertan Ateak ireki atariak aitzinatu zuen informazioa eskaintzen dizuegu.
Bertzalde, gaur, ortzirala, asteroko euskal preso politiko eta iheslarien aldeko elkarretaratzean guzti honen inguruko berriak emanen dira.

Martxoaren 3an, ERNESTO ASKATU! JAZARPEN POLITIKORIK EZ! lelopean manifestaldia eginen da Elizondon. Atsaldeko 5:30etan plazatik abiatuta.

2012/02/23

MURRIZKETEN KONTRAKO ASANBLADA IREKIA


Aurrekontu parte hartzaile eta sozialen aldeko herri ekimena antolatu dute heldu den larunbaterako. Asanblada irekia eta parte hartzailea izanen da: murrizketa eta politika antisozialen aitzinean, gazte, emakume, pentsiodun, kaleratu, etorkin, langabe, ikasle, euskaldun... denak batean!
Asanbladan eztabaidatuko diren proposamenak eta egitaraua irakurtzen ahal dituzue ere.
  • NOIZ: Larunbata, otsailaren 25a, 9:30ean
  • NON: Atarrabiako kultur etxean 


2012/02/22

EZKER ABERTZALEAREN BATZARRA


Ortziral hontan Ezker Abertzalearen Batzarra izanen da.
Bertan Nazional mailako ildo politikoetaz solastuko da, 
Nafarroako egoeraz eta Baztangoaren berri emanen da ere.
  • NON: Arizkuneneako sabaian
  • NOIZ: Ortzirala 24, atseko 8:30etan

BILDUren GOGOETA UDAL FINATZIAZIOAZ


Udalen finantziazio sistemak aldaketa sakona behar duela adierazi zuten atzo Bilduko ordezkariek Donostian, gaur egun indarrean dagoenak «porrot egin» duela iritzita. Egungo egoera EAJ, PSE eta UPNren kudeaketa eredu «eskasak» ekarri duela baieztatu zuten.

BAZTANGO ALKATE ETA JUNTEROEN PRENTSA OHARRA


Kintoko herri-lurren desafekzioaz erabakitzeko prozedurarekin desadostasuna erakutsi dute Baztango herri gehienetako alkate eta junteroek. 
Prentsa oharrean irakurtzen ahal duzue.


2012/02/20

SAHARA SAHARARRENTZAT


Saharaztan taldeak Sahararekin elkartasun eguna antolatu du Sunbillan heldu den ortziralerako. Hauxe duzue egitaraua:
  • 17:00etan:  Haur Jokoak frontoian
  • 18:30etan:  Elkarretaratzea plazan: "SAHARA SAHARARRENTZAT"
  • 19:00etan Solasaldia: "SAHARA OKUPATURA BRIGADA" Erratzuko gazteen eskutik
  • 21:00etan Afaria: COUS-COUSA SAHARAR ERARA (5€) UKELE musika taldearekin

NON: Sunbilgo Ulibeltz Elkartean.
NOIZ: Otsailaren 24a
Afarira apuntatzeko deitu zenbaki honetara: 679717619. Izena emateko epea: Otsailak 19 arte.

Igandea 25, elkarretaratzea Elizondoko plazan, 12:30etan

2012/02/16

HIZKUNTZA POLITIKA ALDATU BEHARRA


Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak,  2011ko Hizkuntza-politikaren Urtekaria aurkezteko egindako agerraldian Euskararen normalizazioak hizkuntza-politika eragingarria behar duela erran du. Azken hamarkadotan garatu diren hizkuntza-politikek ez dutela euskararen normalizazioa ekarriko.


LAN ERREFORMA ETA EUSKAL SINDIKALGINTZA


Azken bi egunetan BERRIA egunkarian Ainhoa Etxaiderekin eta Adolfo Muñozekin, LABeko eta ELAko idazkari nagusiekin hurrenez hurren, elkarrizketa mamitsuak egin dituzte. 
Elkarrizketa horietan Raxoiren laneko erreforma gogorraz, gehiengo sindikalaren hausturaz e.a. solastatu dira.
Interesgarriak direlakoan aipatu elkarrizketa eskaintzen dizkizuegu:
 Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz

TURISMO ETA MERKATARITZA BATZORDEA


Turismo eta Merkataritza Batzordeko bilera datorren asteartean eginen da, gai zerrenda honekin:
  1. Udaberriko feria.
  2. Turismo eta kirol arloko proposamena.
  3. Gazteluen ibilbidea
  4. Galde-eskeak
NON: udaletxean
NOIZ: otsailaren 21ean, arratsaldeo 4etan

2012/02/15

PRODUKTIBITATE KAPITALISTA, PREMIAK ETA BIZIAREN IRAUPENA


Bertzetan ere Yayo Herreroren testuak irakurtzeko aukera izan dugu Arranbelan. Oraingoan Salvador Lopez Arnalek Rebelion.org agerkarirako egin dion elkarrizketa biziki interesgarria eskaintzen dizuegu. Kapitalismorean eredu produktiboaz mintzo da, premien asetzeaz, biziaren iraupenaz, guttiagotzeaz e.a. Bizi garen sistemari buruz norbaitek zerbait ulertu nahi badu, nahitaez irakurri beharreko elkarrizketa.


MOBILIZAZIOAK NAFARROAN


Nafarroan 50.000 langabetuen zifra gainditu dugu 
eta horren aintzinean LAB sindikatuak 
mobilizazio eguna deitu du.  
Heldu den ortziralean izanen da, otsailaren 17an, eguerdiko 12tan. 
Eskualdekoa Zalaingo poligonoan, Beran
Hemen deialdia


EMAKUME ABERTZALEEN TOPAKETA EGINEN DU BILGUNE FEMINISTAK, BOSGARRENEZ

Hamaika egiteko ari gara. Esaldi hori aukeratu du Euskal Herriko Bilgune Feministak martxoaren 2, 3 eta 4an Leitzan eginen duen emakume abertzaleen bosgarren topaketarako. Atzera begiratu du taldeak, aurrera egin ahal izateko. Izan ere, 2001. urtean Leitzan bertan egindako topaketaren haritik sortu zen Euskal Herriko Bilgune Feminista; duela hamar urte, beraz. Eztabaidarako eta gogoetarako gaia izanen da urteurren hori, Bilgune Feministako kide Miren Arangurenek azaldu duenez. Hemen duzue berria.




BERTZE EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BATEN ALDE NAFARROAN.


Egitasmo suntsitzaile eta burugabeen aurka Nafarroan ari diren 
talde desberdinetako kideek, azken aldian maiz aditzen ari garen 
egitasmoen inguruko gogoeta egin dute:
Zilbetiko meategia, Olaztiko errauskailua, Kastejoneko zentral termikoak…


2012/02/14


ERNESTO PRAT ESPAINIARATZEA ERABAKI DU PAUEKO AUZITEGIAK


Ernesto Prat Urzainki (Berriozar, Nafarroa, 1978) Espainiaratzea erabaki du Paueko Auzitegiak. 
Horrela, Espainiako Auzitegi Nazionalak eginiko euroagindua onartu du.
Kartzelan segituko du bere espedientea bideratzen den bizkitartean, 
eta bortz egun ditu epaitegiaren erabakiari helegitea paratzeko.
Urtarrilaren 25ean atzeman zuten Urruñan (Lapurdi). Ekineko kide izatea leporatzen diote Prati. 

AROZTEGIA ETA GERO ZER? TALDEAREN PRENTSA OHARRA


Baztango Lekaroz herrian egin nahi duten Aroztegiako egitasmoari buruz aitzineko astean NaBaik argitaratutakoak baloratuz Aroztegia eta gero zer? taldeak egin duen oharra irakurtzeko duzue hemen.


ARAMAIOKO BASERRI BARRI HERRIA BIZIBERRITZEKO EKIMENA


Gorbeia mendiaren inguruetan, Aramaioko herritarrak bertako lehengaiak eta kultura sustatzeko lanean dihardute buru-belarri. Horrela, Aramaio Baserri Barri proiektuari esker, baserriko produktuen salmenta zuzena berreskuratzea lortu dute, ez baitago jaki freskoak baratzetik etxera eramatea bezalakorik. Igandeko GARAn egitasmo horri buruzko erreportaia interesgarria argitaratu dute.




2012/02/13

ENPLEGU TAILERRA BAZTANEN


Gure eskualdeko eta eskualdez kanpoko hainbat langabetuk izena eman zuten CEDERNAk eta hainbat Udalek (tartean Baztango Udalak) elkarlanean egin zuten Enplegu tailerrean
Tailerraren alde teorikoa akitu ondotik alde praktikoarekin hasiko dira.
Baztanen bi pertsona arituko dira eta hauxe da egin beharko duten proiektua: 
GURE ARBASOEN AZTARNAK.

2012/02/09

BILDUK BOLETINA ARGITARATU DU

Bilduk Urtarrileko boletina argitaratu berri du.
hauxe duzue gai ordena:
  • 2012ko aurrekontuak
  • Berdintasun batzordea
  • Lurraldearen Antolaketa Estrategia eta Eredua (LAEE)


EUSKAL ABIZENAK EUSKAL GRAFIAZ


Euskal abizenak euskal grafiaz paratzeko kanpaina 
abiatu du Baztango Udalak.
Aski harrera ona izaten ari da eta argibideak 
atezaintzan edo Euskara zerbitzuan ematen dituzte. 
Horrez gain, heldu den astean, gutun bat ailegatuko zaie 
egoera horretan dauden guztiei abizena aldatu nahi izanez gero 
zer pausu jarraitu behar dituzten jakiteko.



ZER BEHAR DA KARTZELATIK ATERATZEKO?


Asmakizun batekin abiatu dute HERRIRA mugimendukoek beren kanpaina.
Mikel Antza preso politikoak idatzi eta narraturiko ipuina Herrira mugimenduaren aurkezpen publikoan erabili dute.
Asmakizunaren erantzuna zuk duzu.


2012/02/08

EGUZKILORE ELKARTEAREN EGITARAUA


Eguzkilore elkarteak ondoko hilabeteetako bigarren astelehenetan Elkar(g)uneak antolatu ditu. 
Lehendabizikoa: Oinarrizko lorezaintza
  • NOIZ: otsailaren 13a, 19:00tatik-20:30tara
  • NON: Arizkuneneako  2. solairuan,  

Ondokoak:
Martxoaren 12a: Barzatza ekologikoa
Maiatzak 14a : Udan osasuna bizkortzen 

Denak dohainik

HAUTETSI NAFARRAK PAUEN, ERNESTO EZ ESPAINIARATZEKO


 Heldu den asteartean jakinen da Paueko Auzitegiak Ernesto Praten kontrako euroagindua onartzen duen ala ez. Atzo aztertu zuen Auzitegi Nazionaleko Grande Marlaska epaileak egindako eskaera. Herritar eta lagunak Pauera joan ziren berriozartarrari elkartasuna adieraztera. Bildu eta NaBaiko lau hautetsi ere bertan izan ziren. Gutun baten bidez, Euskal Herriko «egoera berria» kontuan hartu eta «arduraz» jokatzeko eskatu zioten epaileari, eta Prat ez Espainiaratzeko.

2012/02/07

KINTOKO DESJABETZEEI BURUZ


Iritzi artikulu honetan  Gabriel Ernaga Erroibarko
BILDUko zienegotzia Mangaren Zilbetiko meategia
egiteko Kintoko desjabetzari buruz mintzo da.


OTSAILA KULTURALA GAZTETXEAN


Otsailako Gaztetxeko egutegia antzerki, kontzertu ta filmarekin betea heldu zaigu.
  • Otsailaren 10ean LA OLA filma atsaldeko 7etan
  • Otsailaren 11an, bakarlarien kontzertuak Atsaldeko 7etan
           Edorta eta Boti
           Elias Ruiz (Asturiarra)
  • Otsailaren 26an, haurrendako antzerkia atsaldeko 5etan


KRISAREN KONTRAKO MANIFESTAZIOA


Larunbatean krisaren kontrako manifestazioa izanen da Iruñean.
  • NON: gaztelu Plazan
  • NOIZ: Larunabata 11, atsaldeko 5etan

Hemen duzu horri buruzko informazio gehiago.

BILDUREN BATZARRA


Heldu den ortziralean BILDUk batzarra eginen du gai orden honekin:
  • Aurrekontuak
  • Almandozko harrobia
  • Baztango Ezkerra

NOIZ: Otsailaren 10a, 20:30etan
NON: Arizkunenean 

2012/02/06

UEMARI BURUZKO HITZALDI INFORMATIBOA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari buruzko hitzaldi informatiboa izanen da heldu den ortzegunean.

  • Eguna: otsailaren 9a ortzeguna
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Arizkunenean

2012/02/05

HIRIGINTZA PLANA EGITEKO PARTE HARTZEA ABIATZEKO ERAKUSKETA


Hirigintza Plana egiteko ekimen partehartzailea abiatu da eta horren aurkezpena egin  zen joan den larunbatean Arizkunenean. Baztango ikuspegi orokor bat izatea zen horren helburua.
















Aste hontatik aitzin Elizondoko plazako eraikinean izanen da ikusgai. 


NAFARROAKO ONDAREAREN DEFENTSARAKO PLATAFORMAREN SOLASALDIA


Heldu den asteakenean Nafarroako herri-ondareen pribatizazioa izanen du irizpide solasaldi batean Nafarroako Ondarearen Defentsarako plataformako kide batek. Artzapezpikutzak, Elizaren izenean inskribatutako ondareak: elizak, ermitak, etxeak, lurrak, e.a. 
  
Eguna: Otsailaren 8an, asteazkena
Ordua: 19:00etan
Lekua: Arizkuneneako sabaian

HONDAKINEN BATZORDEKO BILERAREN DEIALDIA


Hondakien batzorde duzu aste hontan, bertzeen artean eta hau da gai ordena:

1.- Ordenantzak zaharberritzeko egutegi eta funtzionamendua.
2.- Hondakin organikoen inguruko informazioa.
3.- Mankomunitateko kanpaina.
4.- CRANAko ekimenak

Eguna: Otsailaren 7a, asteartea
Ordua: 19:00
Lekua: Baztango Udaletxea

2012/02/04

DENA ALDATZEN DA


Mercedes Sosa argentinar abeslariaren “Todo cambia” eskaintzen dizuegu gaurkoan.
Minez eta nostalgiaz beteriko kanta hau etorkizun hobeago baten gorazarrea da. Baloreen eta sentimenduen iraupena adierazten du, esentziaren jarraipena, nahi izandako edo nahi gabeko aldaketen gainetik, biziaren eta denboraren gora beheretatik harago.
Abestia ezkerraren ereserki modukoa izan da, nahiz aldaketa eta eraldaketa humanitatearen parte diren. Gozatu ezazue.

2012/02/03

UPNk eta EZKERRAK MAGNAREKIN BAT EGIN DUTE


Atzo Baztango udaletxean Magnak Zilbetin egin nahi duen meategia gauzatzeko Kintoko herri lurren desafektazioz erabaki zen. UPNek eta Ezkerrak Baztango Batzar Nagusiak - beraien parte hartzearekin- birritan hartu zuen erabakia ez errespetatzea erabaki zuten. Aldi berean, BILDUren herri galdeketa proposamena baztertu zuten.
Honatx atzokoaren berria El Diario Vascon.


NEKAZARITZA EREDUGARRI BATEN ADIBIDEA URDUÑAN


Nekazaritza sektorean izandako garapen eredugarri bat aurkeztu dute Urduñan garatu: Baserri errentagarriaren oasia.


2012/02/02

UDALAREN PARDAIDETZA DUEN KOOPERATIBA


Pribatizazioen aldi honetan, Galiziako eskualde batean
udalaren eta bertako herritarren parte hartzearekin
zahar etxea kudeatzeko kooperatiba egin dute. Jarraian
ekimen interesgarri honen erreportaia duzue.


NEKAZARITZA BATZORDEAREN AKTA 2012-01-11


Joan den ilbeltzaren 11an egin zen Nekazaritza Batzordearen akta duzu hemen. Gai hauek landu zituzten:
  • Luberriak/ordenantzak
  • Lizartzu,Erdiz eta belateko bazkalekuak
  • Galde-eskeak

Ondokoa Martxoaren 7an izanen da, atsaldeko 3etan ta gai hauek izanen dira mahai gainean:
  • Luberriak
  • Belateko permuten aferak
  • Hiltegia
  • Galde-eskeak.



ZILBETIKO BATEN GOGOETAK


Inma Erreak Argia astekarian Zilbetiko meategiari buruz
egin duen gogoetan interesgarria duzue hemen: Zilbeti.

2012/02/01

AZKENEKO UDALEKO OSOKO BILKURAN ONARTUTAKO MOZIOAK


Urtarrilaren 27an egin zen Osoko Bilkuran zenbait mozio interesgarri onartu ziren.
Hemen duzue Baztango Udalak onartutakoa:

BILDU KINTORI BURUZ HERRI GALDEKETA EGITEAREN ALDE


Atzo prentsaurrekoa eman zuen Bilduk Kintoko lurren desafektazioaren gaiaren harira.
Bertan UPNek eta Baztango Ezkerrak Batzar Nagusiaren erabaki errespetatuko ez dutela ikusirik, Herri Galdeketa egitea eskatzen du, baztandarren iritzia bildu ahal izateko. 
Hemen duzue irakurritakoa eta prentsan atratakoa ere: Diario de Noticias eta Diario de Navarra


PRESOEN INGURUKO HERRI BATZARRA


Baztango preso eta iheslarien aldeko mugimenduak
Herri Batzarra deitu du.
Otsailaren 3an, ortziralea, atseko 8:30etan Arizkunenean
Baztango preso politikoen egoeraz eta preso eta iheslarien
aldeko mugimendu berriaz solastatuko da