MARTXOAREN 1ean ARRAIOZEN DISPERTSIOAREN KONTRA

Urtarrilean dinamika berri bat abiatu zen Baztanen euskal preso politikoek pairatzen duten dispertsio politikarekin bukatzeko eta ‘Dispertsioarekin akitzeko HITZORDUA’k antolatuko dira hilabetez hilabete eta herriz herri, formatu ezberdinen bidez baztandar guzien parte hartzea bilatuz.

Lehen HITZORDUA, erran bezala, urtarrilean izan zen Erratzun eta, oraingoan, Arraiozko herrian izanen da:

Martxoaren 1ean, igandean, Etxarriko Sarek egindako ‘Urruti vs gertu’ izeneko dokumentala emanen da arratsaldeko 6etan Arraiozko batzar gelan. Ondoren solasaldia izanen da preso ohiekin.

Denon artean lortuko dugu, dispertsiorik ez!

BAZTANGO HERRIEK ERE DISPERTSIOARI EZ!