EUSKALTZAINDIAK BAT EGIN DU NAFARROA OINEZEKIN


Joan den ortziralean Euskaltzaindiak bere babesa eman zion urtero bezala Nafarroa Oinezi, Udal ordezkariekin hartueman solasaldia izanik eta ikastola bisitatuz. Ekitaldia probextu zuten beren batzarra egiteko.
Arratsaldean Arizkunenea Kultur Etxean Mariano izeta ohorezko euskaltzaina omendu zuten eta  "Dirua galgarri” aurten Udalak berrargitaratutako bere liburuari buruzko solasaldia eskeini zuen Paskual Rekaldek. Bailarako bertze bi euskaltzain urgazle gogoratzeko probextu zuen: Joxe Azkarate Etxandi aniztarra eta Blas Fagoaga Ariztia erratzuarra.

Informazio gehiago hemen