Antolatzaileek igorritako oharrean aipatzen duten moduan, "Bizi duina, zahar parte duina: oraingo eta etorkizuneko erronkak" leloarekin burutu
zen, joan den asteazkenean, ekainak 12, Pentsionistak Martxan mugimenduak
antolatutako solasaldia, Elizondoko Arizkunenean.
Xaloa tbko Joseba
Igarabidek zuzendutako saioan, BegoƱa Alberro (Malerrekako jendarte zerbitzuko
teknikaria), Fernando Etxeberria (Arkupeak elkarteko idazkaria), Luis Igeltz
(Sasoiako kidea) eta Josean Urkiola (LAB 3. Adinako koordinatzailea) parte
hartu zuten.
Saioa hagitz
emankorra suertatu zen, mahiko guztiak ere ekarpen interesgarriak eginez.
Alde batetik aipatu
zen ofizialki ematen diren datuak ez dutela errealitatea isladatzen; Pentsio
batez bertzekoak ematen direnean, pentsioen alorrean diru sarrerak eta gastuen
desoreka dela eta, e.a.
Laguntzak badirela,
baina tramiteak egiterakoan jartzen diren baldintzak erabat zailtzen dutela
laguntza horiek lortzea ere azpimarratu zen. Bertzalde pobrezia harlaxan
daudenak gero eta larriago daudela, gastuak etengabe gora egiten dutelako.
Baztan-Bidasoako jendea nahiko isila dela, lotsatzen dela laguntzak eskatzera
joatea, ez dela konturatzen beren eskubidea dela ere azaldu zen.
Historia,
aldarrikapenak, egin diren lanketak, eman diren lorpenak ,… hau denei buruz ere
jardun zuten solaskideak.
Ondorio nagusiak
azpimarratu zituzten; 1080 €ko guttieneko pentsioa, Nafarroan, adibidez,
pentsioen %58,26a 1.100€ azpikoak dire eta egoera horretan dauden emakumezkoak
%77,26a da eta gizonezkoak berriz %39,29a, eta bertzalde pentsio sistema
publikoa eta propioa (Nafarroa mailakoa).
Aldarrikapen hauen
aitzinean mobilizatu beharraz denek bat egin zuten. Afera hau ez dela soilik
jubilatuen afera, baizik eta herritar guztien afera dela, buru jabetza afera
dela, eta gelditu gabe segitu behar dela agintariei exijitzen aldarrikapenak
lortu arte.
Eta azkenik
informatu zen heldu den irailetik aitzin mobilizazioak bertze diseinu bat
hartuko dutela, azpimarratuz heldu den urriaren batean Euskal Herrian zehar
mobilizazioak eginen direla.
Eskualde mailan
mugimendu honek hilero burutzen ditu elkarretaratzeak, Doneztebeko Santaluzia
plazan, hirugarren astelehenetan, eguerdiko 12tan. Hurrengoa heldu den
astelehenean izango da, ekainak 17an.