Nola heldu gara hona? Saguzarrek dute errua?
Nire iritziz,
korbata daramaten saguzarrak dira guzti honen arduradunak. Ez dut segundu
batean ere sinesten, nahigabe gertatutako gauz bat izan dela.
Nire iduriz
aspalditik mundu huntan libratzen ari den mundu botere ekonomikoaren
eskuratzeko estrategiaren barnean sartzen da hau. Nolabaiteko “reset” bat
egiteko beharra. Horren ondorioz langileen baldintza prekarizatuagoak, arlo
guztietan gure eskubideak oraindik murriztuagoak, gizakiaren kontrol gehiago, etab
… etorriko zaizkigu.
Argiki bai, eta
ikusi beharko da ze panorama gelditzen zaigun guzti hau pastu ondotik. Baina
gehien kezkatzen nauena da prest gauden eta borondatea dagoen gainerat heldu
zaigunari behar den bezala aurre egiteko. Borrokak oso epe luzean neurtu behar
dire, baina edo esnatzen gara orain edo gureak egin du.
Zein eragin izaten ari da, pertsonalki?
Hilabete bat lanik
egin gabe ibili naiz, baina apirilaren 14ean berriz hasi ginen. Gainera herri
ttiki batean bizi naiz, etxe batean, eta egunero tartetxo batez baratzerat
ateratzen naiz haize pixkat hartzerat. Makurrago zaudete blokeetan eta hirietan
bizi zaretenak.
Bertze aldetik
indar okupatzaileen presentzia eta kontrola izugarri haunditu da. Zinez
nazkagarria da!
Pandemia honek denoi berdin eragiten digu?
Momentuz baietz
erranen nuke, baina ikusi nahi dut hemendik denbora baterat nola gelditzen den
guzti hau, zentaz susmoa dut, beti bezala, azkenean gehien pairatuko dutena
hau, guttien dutenak izanen direla.
Gainera
elkarrizketa hau baliatu nahiko nuke, espetxean ditugun lagun eta senideak
gogorat ekartzeko. Mobida guzti hau sortu aitzin berezkoa ezarrita zitzaien
neurri zorrotzak, orain zorrotzagoak jarri dizkietelakotz, bizi baldintza
kaxkarrak muturreraino eramanez. Nire partetik beraientzat doa nire maitasun eta
indar guztia!!!!!
Jardun esentzialek, gehienek, emakume aurpegia dute. Zer
adierazten du horrek?
Bai horrela da, eta
bertze behin ere erakusten du zein garrantzitsua den emakumea gure gizartean.
Emakumeari merexi eta dagokion tokia emateko unea heldu da, eta nik uste poliki
poliki eta tinko atxikiz bide onetik goazela.
Baztanen zer egoera uzten ari da pandemia?
Ni Zugarramurdin
bizi naiz, beraz Baztango berriak lagunen bitartez jasotzen ditut.
Baina pentsatzen
dut komertzioen, langileen, etab … egoera oso zaila izan behar dela. Beldur
naiz hunen ondorioz etorriko den egoera prekarioaz patronalak probextea
langilegoak gehiago zanpatzeko.
Aldiz Zugarramurdin
kezkagarriena komertzioen aferan apartez, da kolore guztietako indar
okupatzaileak askatu dituztela kaleetatik. Nik adibidez Iparraldean lan egiten
dut eta egunero Dantxarinetik pastu beharra naiz hoien aintzinetik. Badirudi
kolpez 40 urte atzera egin dugula.
Baztanen nola egin aurre pandemiari?
Elkarturik … ez dago
bertzerik. Borroka guztietan bezala elkartuak egotea da gakoa.
Gizarte hiperkonektatu baten aztarnak ugaritu dira.
Interneten topatuko al dugu elkar?
Elkarrizketa hau
egiteko bai … baina ni eta internet ez gara sobera lagun.
Argi dago gaur egun
internet, sare sozialak, etab … eguneroko tresnak bihurtu direla. Nik egia
errateko ez dut ez sare sozialik ez ezer, ezta nahi ere. Ordenagailua filmaren
bat edo musikarentzat erabiltzen dut eta kitto! Aukeran nahiago dut liburu on
bat sudurra aintzinean hartu edo eta kalerat atera.
Egoera honen aurrean, borroka da …
Bide bakarra!!!
Liburu baten irakurketa gomendatuko al zeniguke.
Zergatik?
Oraintxe bera nire
liburutegi ttikia begiratzen eta El
cartero de Nerudarekin topo egin dut.
Aspaldi
irakurritako liburua dut, baita filma ere ikusia.
Oso liburu txukuna
da neretzat eta hunkigarria ere, gainera aski errexa irakurtzekoa baita gutti
irakurtzen dutenentzat ere.