Bertako hedabideez gain Gara, Eitb, Diario de Noticias, Diario de Navarra... (guk dakigula) eman dute larunbatean Elizondon egin zen mobilizazioaren berri.
Garak eta Eitbk eskaini zioten tarterik zabalena berriari.
Bertzalde atzo blog honetan emandako berria laburxko gelditu zenez bertze hedabidetatik hartutako hainbat kontu ekarri ditugu gurera.
- Ehunka lagunek parte hartu zuten manifestazioan (200-250-300. Horrela eman dituzte datuak; interpretazio baikorra eginez pentsatzen ahal da batzuk manifaren hasieran egin zutela zenbaketa, bertzeek erdialdean eta bertzeek akitzean)
- 1140 lagunek dute izena emanda Doneztebeko INEM-eko bulegoan, duela urtebete baino %8,3 gehiago.
- Enplegua erregulatzeko espedienteek (EEE) 2000 langileengan du eragina
- Nafarroan aurkezten diren EEE-n % 98 onartzen ditu Nafarroko Gobernuak, akordio sindikala egon edo ez.
- Europako nekazaritza politika ez da hemengo mendialdeko baserrien babesle, enpresa multinazionalen eta esportaziorako ekoizle handien laguntzailea baizik.
- Baztan “bizitzarik eta lanik gabeko paraje bukoliko bat izatera daraman langabeziaren espiraletik” atera behar da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina