Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: otsaila 18, 2011
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

ERASO SEXISTAK IDENTIFIKATZEKO TAILERRAK BERROETAN ETA ARIZKUNEN

Eraso sexistak identifikatu eta protokoloaren inguruko tailerrak antolatu ditu Baztango Bilgune Feministak, Baztango Udalaren laguntzarekin. Bi tailer izanen dira,  Berroetan maiatzaren 5ean Elkartean  Arizkunen maiatzaren 12an medikuaren etxean.  Biak arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira. Izen emateko bidali mezua  ba2feminista@gmail.com  edo watsapa 650729639 zenbakira.
Irudia

ORONOZ-MUGAIRIKO LARRIALDIETAKO ZERBITZU PRESENTZIALAREN ALDE

Nafarroako gobernuak Oronoz-Mugairiko arreta-gune presentziala kendu eta lokalizatuan bihurtu nahi du parlamentuan alderdi guztiek aho batez mantentzeko erabakia hartu bazuten ere . Honek erran nahi du Basaburua, Erberea eta Lekarozerat  erizaina eta medikua  ez direla batera ailegatuko eta  normalean baino 15 minutu beranduago.  Baztango udaletxeak herritarren eskubidea den osasun sistema publiko eta unibertsal baten eskubidea bermatzeko mobilizatzera deitzen ditu herritarrak. Autokarabana eginen da Amaiurtik abiatuz eta konzentrazioa Oronozen. NOIZ: Abenduaren 22an, larunbata 10:30etan eta 12.00etan  NON: Amaiurko elizaren parean eta Oronozen
Irudia

Herriak bizirik atxekitzeko, etxeak bizitegitarako

Baztango EHBilduk oharra plazaratu berri du bailaran bizitegien inguruan bizi den egoeraz arras kezkatuta eta soluzioak bilatu asmoz. Jarraian azaltzen dizuegu bere osotasunean:   "Bizitegia izatea aunitz zailtzen ari da Baztanen. Etxetzarrekin gertatzen ari denaz gain apartamentu turistikoak han-hemen agertzen ari direlako. Apartamentu hauetako aunitz alokairuko bizitegi bezala erabili izan dira, jabeak iritzia aldatu eta ostatu-turistikotarako izatea erabaki duen artio. Berriki, alokairuko bizitegian maizter zen gaztea lekutzeko agindu du nagusiak, apartamentu hori ostatuturistikotarako erabili nahi duelako. Horrelako ohartarazpen gehiago egon dira eta ez du irudi geldituko direnik. Egoera horretan maizterrak ixilik, norat jo ez jakinki, etsi-etsian bere bakartasunean bizi du arazoa, arazoa berea bakarrik bailitzan. Hain zuzen, hori da saihestu behar dena: alokairuko bizitegiekin eta apartamentu-turistikoekin gertatzen ari dena norberaren arazoa bertzerik ez denaren ustea, g...
Irudia

TOKIKO ELIKADURA SISTEMA ETA NEKAZARITZA EKOLOGIKOARI BURUZKO IKASTAROA ANTOLATU DU BAZTANGO UDALAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batean 15 orduko ikastaroa antolatu du Baztango Udalak Irailaren hasieran. Nekazaritza ekologikoko oinarrizko kurtsoa izanen da eta ikuspegi desberdinetatik aztertuko da agroekologia: ekoizpenaren ikuspegia, eta ikuspegi ekonomiko eta soziala aztertuko dira. Helburua nekazaritza ekologikoa baserri mundutik atera eta gizarteratzea, ekoizpen eredu honek tokiko elikadura sisteman, garapen ekonomikoan, osasunean eta bizi kalitatean duen garrantzia nabarmenduz. Baztango tokiko garapenean interesatua dagoen edonori zuzendua dago. Irailaren 3 eta 4ean Informazio gehiago hemen
Blogger zerbitzuak eskainia