Martxan da INKESTA herri programa 2011

Arizkungo Herri Postontzia
    Baztango herriprograma2011 ekimena aurkeztu zenean (2011-02-08) herritar guziei partehartzeko aukera eskainiko zitzaiela erran genuen. Hortarako herritar ta eragileekin elkarrizketak, mintegiak eta bilkurak izateaz gain, etxez etxe banatuko zen INKESTA baten berri eman genuen.
    Gargero INKESTA hau hasi da Baztango etxeetara ailegatzen. Animatzen dugu baztandar oro bere iritzia agertu eta herrietan paratuko ditugun Herri Postontziak bere hitza guri helarazteko erabiltzera.
   Herri postontzi hauek denda, taberna, kultur etxe, elkarte, gaztetxe, lantegi edota plaza erdian aurkituko dituzue eta bertan Inkesta ez ezik zuen bertze iradokizun guziak igortzeko erabilitzea animatzen zaituztegu.

Iruzkinak