- Hasteko NaBairen gainbehera eta zanpatekoa azpimarratu beharra dago. 2007ko udal hauteskundeetan 1.931 bozka izan zituen, eta alderdien legearen ondorioz 7 zinegotzi eskuratu zituen, horrela, baztango udaletxean gehiengo absolutua erdietsiz; oraingo bozkaldian berriz, 388 eskuratu ditu, hortaz 1.116 galdu ditu.
- Gobernuaren ardurak eragiten duen higadura aipatu izan dute gainbeheraren arrazoi gisa batzuk (N.P. Diario de Noticiasen 2011-5-24), hori neurri batean horrela izan badaiteke ere, garbi dago egitasmo inposatuen kateaketak eta udal kudeaketa eredu jakin batek eragin duela hautesleen urrunketa: foruzainen komisaldegia, elizondoko plaza, Munoako harrobiaren egitasmoa, Aroztegia…
Haatik, NaBaik errealitate hori ukatu, eta guztiaren gibelean ezker abertzalearen estrategia ikusi nahi izan du, beti berean tematuz eta tantartuz, herritarrei kasurik egin gabe. Emaitzak argiak izan dira eta autokritika ariketa sakon eta sano bat egitea ez lukete soberan izanen. Gainbehera azaltzeko tenorean Diario de Navarrak (2011-5-23) bertze arrazoi hauek aipatu ditu: baztanen indar handia duen EAk dagoeneko ez duela NaBain parte hartzen eta zerrendan ez zutela pisuko zinegotzirik. Azken kasu horretan, azken legealdiko pisuko zinegotziren bat sartu izatera gerta zitekeen bat bera ere ez ateratzea.
Haatik, NaBaik errealitate hori ukatu, eta guztiaren gibelean ezker abertzalearen estrategia ikusi nahi izan du, beti berean tematuz eta tantartuz, herritarrei kasurik egin gabe. Emaitzak argiak izan dira eta autokritika ariketa sakon eta sano bat egitea ez lukete soberan izanen. Gainbehera azaltzeko tenorean Diario de Navarrak (2011-5-23) bertze arrazoi hauek aipatu ditu: baztanen indar handia duen EAk dagoeneko ez duela NaBain parte hartzen eta zerrendan ez zutela pisuko zinegotzirik. Azken kasu horretan, azken legealdiko pisuko zinegotziren bat sartu izatera gerta zitekeen bat bera ere ez ateratzea.
- Udal hauteskunde hauetako garailea ezbairik gabe Bildu izan da. Aurrikuspenik hoberenak gainditu ditu, 1487 bozka eta 5 zinegotzi eskuratuz; UPNrengandik 37 bozkara eta zinegotzien kopuruan berdinduz. Bilduren emaitzak ikusgarriak izan badira ere, ez dira ustekabea izan; baztango egunerokoan txertaturik dagoen edonork aise igar zezakeen baztanen erroturik zegoen aldaketaren nahia eta gogoa. Bilduren emaitzetan zati handi bat ezker abertzalearen ohiko bozkaemaileak izan dira, eta bertze zati bat EAkoak, nahiz eta hauetako batzuk Ezkerra hobetsi dutela pentsa daitekeen.
- Bertzalde, UPNk nahi eta ezinean jarraitzen du. 1991an alkatetza galdu zuenetik aldiro beheiti ari den boto zaku handi bat mantentzen du. Oraingoan alderdi bozkatuena izan da: 1524 bozka eskuratu ditu eta bortz zinegotzi. Kontua da baztanen eremu politikoak aski mugatuak daudela, eta UPNk gobernatzeko modu bakarra gehiengo absolutua ateratzea dela (7 zinegotzi), baina hori guztiz ezinezkoa da. 2007ko hauteskundeei buruz 261 bozka galdu ditu, horietako batzuk, seguru aski PSNra joan izanen dira. Aipagarria da, halaber, hirugarren aldia dela BegoƱa Sanzberro aurkezten dela, oraingoan gainera Nafarroako Gobernuko nekazaritza eta ingurugiro kontseilaria izan ondotik, eta hala ere ezinezkoa izan duela boto gehiago gehitzea.
- Ezkerrari dagokionean begibistakoa da zerrenda honek koalizioa osatzen duten IU eta Batzarrerekin ez duela deus ikustekorik. Bailaran denok elkar ezagutzen dugu, eta garbi dago bere garaian NaBairekin izandako haserrealdi baten ondorioz sortu dela proiektu pertsonal hau. Gauzak horrela, Ezkerraren marka gerizpe bat bertzerik ez da izan. Alta, 827 bozka eta 2 zinegotzi eskuratu ditu, aski emaitza onak. Udalerat Ezkerra bozkatu duten gehienek parlamenturat NaBai bozkatu izana argigarria izan daiteke.
- Bertzalde, aspaldiko partez PSNk hautagaitza bat aurkeztu du udalerat. 196 bozka eskuratu baditu ere, zinegotzi bat eskuratzetik urrun gelditu da.
- Akitzeko aipatzekoa da 2011ko hauteskunde hauetan eremu abertzaleak: Bildu, Ezkerra eta Nabaik 2692 boto izan dituela; 2007an NaBaik eta ezker abertzalearen baliogabeak 2711 izan ziren. Modu berean, eremu espainiarzalean 20011n UPNk eta PSNk 1720 lortu dituzte, eta 2007an, 1785.