Uztailaren 12an egin zuen lehen bilera baztango udaletxeko hirigintzako batzorde irekiak. BILDUk programan erran gisa, udaleko batzorde desberdinak irekitzeko apostua egin du, modu horretan udaleko ateak herritarrei ireki eta denon parte hartzearekin Baztanen inguruko erabakiak hartzeko.
Lehenengo batzorde irekian alderdi desberdinetako ordezkariek eta gaian interesa duten herritarrek parte hartu zuten. Lau gairen inguruan solastatu ziren: Elizondoko sahiesbideaz, Baztango udal plan berriaz -bereziki Lurralde antolaketarako estrategia eta ereduaz (EMOT erdaraz)-, Lekarozko enpresa parkeaz eta Lekarozko Aroztegiako egitasmo urbanistikoaz.
Lehenengo batzorde irekian alderdi desberdinetako ordezkariek eta gaian interesa duten herritarrek parte hartu zuten. Lau gairen inguruan solastatu ziren: Elizondoko sahiesbideaz, Baztango udal plan berriaz -bereziki Lurralde antolaketarako estrategia eta ereduaz (EMOT erdaraz)-, Lekarozko enpresa parkeaz eta Lekarozko Aroztegiako egitasmo urbanistikoaz.
Elizondoko sahiesbidearen inguruan hasierako egitasmoaren arabera sahiesbidetik Elizondorat zubi berri baten bidez egin behar zen sarbidea; alta, zenbait gorabehera tarteko zubia bigarren fase baterako utzi zuen nafarroako gobernuak, oraino idatzi gabe eta aurrekonturik dagoena hain zuzen. Gauzak horrela, sahiesbidea egin eta baldintza hauetan irekiz gero arrisku handia dago trafikoa Elizondorat Baztan Berrin barna, Braulio Iriarte karrikatik sartzeko –Gloriatik- horrela alimaleko pilaketak eta eragozpenak sortuz herrian. Batzordean aukera gisa, zubia egin artio sahiesbidea ez irekitzea aipatu zen; baita nafarroako gobernuarekin elkartzeko eta aterabidea bilatzeko eginahala egitea ere.
Baztango Udal Plan berriaz eta bereziki honen lehen zatia den Lurralde antolaketarako estrategia eta ereduaz ere mintzatu ziren. Plana idazteko ardura duen taldeak zirriborro bat egin du eta horren gainean eztabaidatu zen. Azkenean denek garbi ikusi zuten baztango herri bakoitzak bere herriko hiri-garapena erabaki beharko duela, eta ildo horretan, hiri-garapen eredua zehazteko bidean solasaldiak antolatzea erabaki zen; horrela, oraingo egoera problematizatu eta horren arabera proposamenen inguruan solastatzeko. Ondoko Udal Plana egiazko irizpide sozial eta ingurumenekoetan oinarritzea da gehienen apostua.
Lekarozko enpresa parkeaz ere aritu ziren. Nafarroako Gobernua udalez gaindiko zatikako plan gisa tramitatzen ari da, udalari parte hartzeko aukerarik utzi gabe. Hiritartze proiektuari alegazioak paratu dizkio udalak, eta bertako egitasmoaren inguruko informazio orokorra eman zen.
Akitzeko Lekarozko Aroztegiako egitasmo urbanistikoaz mintzatu ziren. Aitzineko udalak lurrak birkalifikatu zituen 252 etxebizitza berri egin ahal izateko. Batzordean hala ere, proiektuak ez zuela bailarako beharrekin deus ikustekorik garbi gelditu zen, eta hori gelditu beharra zegoela. Orain egitasmoa gelditzeko aukera desberdinak aztertuko dira.
Gauzak horrela, eta kontu horien inguruan solastatu ondotik, ondoko hitzordua abuztuaren 16rako egin zen; atsaldeko 5etan udaletxean. Beraz, interesa duzuen guztiek badakizuen… agertu!!