Baztango Udaletxeko
Batzar gelan 2011ko irailaren 21ean, arratsaldeko 6:30etan.
GAI ORDENA
1.- HEZKUNTZA Batzordearen aurkezpena
2.- Ikastetxe desberdinen berri, beharrak eta
eskaerak.
3.- Bertze
Agertu direnak: Jasone Altxu(Ikastola)
Maite Iturralde
(Ikastola)
Isabel Ibarrola (S.
Franzisco Javier)
Ane Gaztelumendi(San
Franzisco Javier)
Itziar Bidegain(S.
Francisco Javier)
Xabier Ballarena
(Oronozko eskola)
Maite Oteiza (Zigako
eskola)
Nora Salbotx
(Amaiurko eskola)
Eneko Fernandez (Baztan, Zugarramurdi eta Urdazubiko
eskolen koordinatzailea)
Kristina Goñi
(Baztan Haur eskola)
Kontxi
Zeberio(Iruritako Eskola)
Isabel Olabe (UPN)
Mari Carmen
Iribarren (UPN)
Maitane
Maritorena (Bildu)
LANDUTAKO GAIAK
1.- Hezkuntza zinegotziak adierazten du ikastetxeen
Nafarroako Gobernuarekiko menpekotasunak ez duela aukera anitzik emanen baina
mantenimenuaz aparte elkar ezagutzeko eta elkarlanerako abiatuko dela batzorde
hau.
2.- Ikastetxe bakoitzak hitza hartu eta gero, hau
adierazi dute:
Ikastola: Udal Patronatuaren bidez dute harremana udalarekin baina hau gai
ekonomikora eta mantenimendura mugatzen dela diote.
Eskola kontseiluan noizbait parte hartu dutela,
baina faltan hartzen dute harreman estu eta iraunkorragoa.
San Frc Javier Ikastetxea:Kontseiluan parte hartzea
eskatzen dute, falta haundia somatu dutelakoz. Hauek ere behar bera somatzen
dute.
Hezkuntza zinegotziak eskola ezagutu beharko zuen
eta urtero bisita egin egoera, arazoak, matrikulazioa… ere ezagutzeko.
Aitzineko korporazioarekin hutsune hori somatu dute, anitzetan eskatu arren.
Landa eremuko ikastetxeak:
Harreman iraunkorraren beharra ikusten dute ere.
Kanpaina zehatzetan bakarrik izan dute eta gehienetan telefonoz
Duela 8 urte egindako protokoloa berreskuratzea
eskatzen dute harreman hori ziurtatzeko.
Haur Eskola: Eskola hontan ez dute arazorik izan
harremanetarako, alderantziz, harreman estua lortu dute.
Guraso elkarteak: ez dira deituak izan baina eskolek hartu dute
ardura hori. Guraso eskola baten beharra ikusten da formakuntzarako eta Guraso
elkarte guzien arteko koordinazioa
3.-Mantenimenduan udan egin gabe gelditu diren obren
eskaera berriz egitea eskatu du Hezkuntza zinegotziak eta zuzenean
Mantenimenduko zinegotziari.
4.- Iruritako eskola zaharraren erabilerari buruzko
zalantza agertu dute Herrietako eskolakoek. Hemendik goiti mantenimendua noren
kargu izanen den dute zalantza.
5.-Hezkuntza zinegotziak urtarrilean izanen den
aldaketaren berri eman du. Urtarriletik aitzin Maite Oteiza izanen da Hezkuntza
zinegotzi berria, nahiz eta hortan lanean hasi den dagoeneko. Hala ere Maitane
Maritorenak segituko du ere parte hartzen eta Maite Oteizarekin batean lanean.
6.- Maite Oteizak hitz hartu du dituen asmoak
aipatzeko
-Eskola guziekin bildu eskolak ezagutzeko eta
beharrak ikusteko.
-Energiaren gastoen errebisioa.
7.-Landa Eremuko eskolen bestarako konbidapena
Urriaren 2rako, Oronozen.
8.- Urriaren 12an Iruritako Erreboteko eskola
zaharrean eginen den hezkuntza tailerrera konbidapena.
9. - Nafarroako ingurune baliabide
zentroa ( crana fundazioa) apostu
energetikoa ekimena martxan paratzen ari da hainbat udalerrietan. Energia
aurrezteko egiten den apostua du ardatz. Ikastetxeak konpromezuren bat hartzen
du energia eta horren ondorioz Udalak saria ematen dio. Baztanen lehen
hezkuntzako ikastetxe guziek parte hartuko dute ekintza hontan eta beren
apostua elektrizitatea aurreztea izanen da: argia, aparatu elektronikoak,...
Ekimen
bateratua izanen da.
10.- Cranak
proposatutako proiektuan parte hartu ahal izateko eta energia murriztu ahal
izateko, eskoletan energian zenbat gastatzen duten jakin nahi dute. (murriztu
dutela jakiteko orain arte zenbat gastatzen zuten jakitea beharrezkoa baita).
Hezkuntza zinegotziak erran die, Udaltxean kontu hartzailearekin egon ondotik
beraien eskura utziko dituztela eskola bakoitzaren fakturak, apustua
zenbateraino “bete” edo murriztu duten konparatzeko.
11.-
Proposamena bat egin dute telefonoko gastuak murriztu ahal izateko tarifa
egokia kontratatuz.
Ondoko bilkura azaroaren 15ean arratsaldeko 6:30etan
batzar gelan
Baztanen, 2011ko irailaren
21ean
Maitane Maritorena
Kultur zinegotzaia