ZABORREN INGURUKO SOLASALDIA


Sustrai erakuntza fundazioko kideek zaborren inguruko solasaldia eskaini zuten bart gauean Elizondoko Arizkunenean. 
Hogeita sei herritar hurbildu ziren bertarat, tartean udaleko ordezkariak, herrietako zinpeko alkateak eta herritarrak. 

Nafarroako Gobernuak Zaborren Kudeaketarako Plan Integral berria onartu zuen lehengo erearoan, eta bertzeren artean, errauskailua egitea aurrikusten du. 
Horren inguruko argibideak emateaz gain, zaborren oraingo egoeraz aritu ziren, baita alternatiba desberdinetaz ere.
Hondarrean, Sustrai erakuntza fundazioaren berri eman zuten, ingurugiro gatazketan aholkularitza tekniko eta juridikoa ematen duen elkarte herritarraz.
Solasaldiaren ondotik galdera-erantzun tarte aberasgarria sortu zen, gaiak pizten duen interesaren erakusgarria.