Baztango udaletik argiteri publikoaren gastua guttitzeko asmoarekin, ohar bat plazaratu du azalpenak hauek emanez:
Baztango udalak, Baztango herriekin elkarlanean argiteri publikoaren
berregituraketa bat egin behar du. Ikusirik Baztanen gaur egun argiteri
publikoko gastua 220.000eurokoa dela gutxi gora-behera eta kale batzuk sobera
argiturik daudela (kontaminazio luminikoa), ekimen hau beharrezkoa da kontsumo
arduratsu baten bidean kokatuta.
Baztan guztira hedatuko den ekimen honek Elizondon izanen du
hasiera, bertan kontsumo eta energia xahutze gehien ematen delakotz. Baztan
Berri auzoa eta Santiago karrikak horren adibide garbiak dira.
Iniziatiba honekin argiteri publiko logiko, eraginkor eta arduratsu
bat bilatu nahi da, baztandarrentzako sekulako zama den gastu arrunta jaitsi
bidenabar.
Berregituraketa hau herrietako alkate eta kargodunekin
elkarlanean eginen da udaleko mantenimenduko langileen laguntzarekin. Argi
itzalketak, potentzia ajustatzeak eta fotozelulen erregulatzeak izanen dira
lehen pausoak, udal eraikuntzen auditoriak eta inbertsioak jarraian etorriko
direlarik. Bigarren hauek dirulaguntzen araberakoak izanen dira.
Aldaketa hauek behin behinekoak izanen dira eta beharra ikusten
bada aldaketa gehiagora irekita egonen dira beti ere kontsumo arduratsu logika
baten barrenean.
Besterik gabe lan hauek sortuko dituzten eragozpenen aitzinean
pazientzia eta ardura eskatzen diegu herritar guztiei.
Baztango Udala