Ernestoren atxiloketa
salatzeko asteazken gauean batzarre informatiboa egin zen Elizondoko plazan.
Bertan 130 herritarrek parte hartu zuten, ondotik, jende-kate ixila egin zuten
herrian barna. Bertzalde, gaur atsaldeko 7etan udaletxean eginen den ez-ohiko osoko
bilkuran mozio bat sartuko da, eta ondotik, ortziralero euskal preso politikoen
eta iheslarien alde egiten den elkarretaratzean Ernesto gogoan izanen, azkeneko
berrien inguruko informazioa eman bidenabar.
Modu
berean, astelehenean, Espainiako estatuak Ernestoren aurka eskatutako
euroaginduaz erabakitzeko Paueko epaitegian bista publikoa eginen
da. Goizeko 11etan da hitzordua place de la liberationen dagoen
epaitegian. Bista publikorat joateko proposamena egina dago, beraz, animatu!