TELP (taller d´espai linguistic personal-Norbanakoaren
hizkuntza eremu tallerra) egin zen joan den asteburuan Arizkunenea Kultur
etxean. 15 lagun bildu ziren Gemma Sangines psikologak emandako azalpen eta
baliabideak entzuten eta praktikatzen.
Euskararen konzientziaz
haratago, trabak agertzen zaizkigunean euskaraz
solasteko edo traba horiek gainditzeko baliabideak eman zituen. Aurreiritziak desmuntatzea izanen zen helburua
eta euskerarekiko jarrera eroso bat
lortzea.