Hauxe da irakurri dutena hitzez-hitz:
Urtarrilaren
7an milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen
herri-mobilizazio orokorrak. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten eskaerek
Bilboko baleak hartu zituzten, euskal preso politikoen eskubideen aldeko
manifestazio historikoan. Ordutik hona, alderdi politiko askok presoen
auziarekiko jarrera berriak hartu dituzte. Hori guztia kokatuan hartuz, begi
bistakoa da egungo kartzela-politikak ez duela sostengu politiko eta sozialik.
Alabaina,
gobernuek ez dute pausorik eman eta kartzela politika ez da aldatu. Presoen
gaia eguneroko mintzagai bada ere, Espainiako eta Frantziako gobernuek
iraganeko jokabideari eusten diote garai berri honetan.
Euskal
Gizartearen gehiengoaren esperantza, ordea, egiazko eta bidezko soluzioetara
dago bederatuta. Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea
emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea.
Horrela
bada, garrantzitsua da herritarrok batuta ekitea, espetxeetako giltzak
dituztenak jarrera aldatzera bultzatzeko.
Presoen giza
eskubideak errespetatzea eskatzen dugu:
- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea.
- Espainiar estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak askatzea. “De facto” aplikatzen den bizi osorako espetxe zigorra bertan behera uztea.
- Frantziar estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatasunari bide emanez.
- Zigorren 2/3 eta ¾ bete dituzten presoak kaleratzea.
- Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten pesoak egoki zaintzeko beharrezko neurriak hartzea. Presoen osasun eskubidea bermatzea.
- Frantziar eta Espainiar estatuek darabilten espetxe-politika egokitzea, hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko.
Zentzu
honetan Joxe Miel Gaztelu, Elizondoko Preso Politikoa lehen bai lehen Euskal
Herriratzea; eta Iñaki Erro, Elizondarra, Almerian, gaixo dagoen eta kondena
beteta duen Preso Politikoa “De facto” askatzea eskatzen dugu.
Honengatik
guztiagatik, Baztango Herrira mugimendutik, maiatzaren 19an, Elizondoko plazan
goizeko 11,30etatik aitzin izanen diren aldarrikapen hauekin batzeko
gonbidapena zabaltzen diegu herritar guziei.