Bigarren aldiz Donezteberat hurbildu da gaur Marta Vera osasun kontseilaria
eskualdeko zenbait hautetsiei murrizketen berri emateko. Protestak izan ditu ongi etorri gisa berriz ere, gobernuak
berrantolaketa deitzen duen horrekin ados ez daudela adierazteko. Zenbait
hautetsi kanpoan gelditu dira baina deitutakoaz aparte UPNko zinegotzia eta parlamentaria
den Begoña Sanzberro sartu da
bilkuran, bigarren aldiz ere.
Agerraldi honetan ere poliziaren presentzia izan da
udaleko atean eta Doneztebeko alkatearen aginduz ez dute inor sartzen utzi. Konzentrazioan
ez zegoen herritar batek ere arazoak izan ditu bere udaletxerat sartzeko, paper batzuk eskutan.