Gizarte Hezitzaile bat kontratatzeko
deialdia egin du Baztango udalak. Lehiaketa-oposizio
bidez eginen dute eta gainditzen duten hautagaiekin lan poltsa sortuko da
etorkizunean ordezkapenak bideratu ahal izateko. Halaber, gerora begira gizarte
arloko programak jarraipena badute, Nafarroako Foru Komunitatea eta Baztango
Udalaren artean sinaturiko hitzarmenen arabera, eta Baztango Udalak Gizarte
Hezitzaile baten beharra badu lan poltsa erabiliko da Gizarte Hezitzaile
lanpostua betetzeko.
Aurkezteko epea: Maiatzaren
23a 14.00ak baino lehen.
Ikusi oinarriak: Gizarte hezitzailea Baztango udalean aritzeko