Gaurko greba eguna
deitua zen hezkuntzan, murrizketak direla eta.
Manifestazio jendetsu eta zaratatsua izan da Iruñean, argazkian ikusten ahal den bezala, eta
heldu den asterako ere zenbait deialdi eginak dituzte: manifestazioa larunbatean eta grebak 22 eta 31an. Azken hau zerbitzu publiko guziendako
Gaurko grebak Baztanen izan duen
jarraipena hau izan da:
- Lekarozko DBH ikastetxean 64 irakasletik 39 greban.
- Elizondoko lanbide eskolan 27 irakasletik 7 greban, horietako bi zerbitzu minimoetan
- Elizondoko ikastetxe publikoan 36 irakasletik 6 greban
- Oronoz-Mugaire, Arraioz eta Gartzain greban, zerbitzu minimoak bertzerik ez.
- Iruritan 11irakasletik 6 greban ari dira.
- Erratzun 4tik 1 greban
- Zigan 2tik 1 greban
- Almandozen, Amaiurren, Arizkunen eta Azpilkuetan ez dute grebarik egin