Erratzuko kultur
elkarteak eta Baztango irakurleen taldeak antolatua atzo atsaldean Harkaitz
Cano idazle lasartearra Twist bere azken eleberriari buruz mintzatu zen
Erratzun. Solasaldia idazlearen eta irakurleen arteko elkarrizketa modukoa izan
zen eta liburuaren muina aletu bidenabar literaraturaren inguruko hainbat
gogoeta egin zituen.
Liburua espainiako estatuak desagerraraziko bi euskal
militanteetan du abiaburua; beraien lagun minaren oroitzapenetan bidaiatuz eta horietan
sakonduz desagerpenaz gain hainbat gairen inguruan hausnarketa egiten du:
nortasunaren eraikuntza, adiskidetasuna…
Atzoko saioa irakurle
taldearen aurtengo denboraldiko hirugarren eta azken hitzordua izan da;
aitzinekoak otsailean eta azaroan egin dira eta horietan Alberto Ladron Arana
eta Eider Rodriguez izan dira gonbidatuak.
Baztango irakurleen
taldeak hirugarren urtea du martxan eta aipatutako idazleetaz gain hauek
ere egon dira: Unai Elorriaga, IƱigo Aranbarri, Uxue Alberdi, Lander Garro,
Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe.
Solasaldiak Baztango
herrietan barna aldizkatuz egiten dituzte. Atzokoa Erratzuko Lixutegian egin
bazen aitzinekoa Elizondoko gaztetxean egin zen. Arizkungo eta Erratzuko
elkarteetan ere egin izan dute; baita Anizko eta Berroetako elkarteetan edo
Elizondoko herriko etxean ere.