Saltatu eta joan eduki nagusira
“HERRIRA” MUGIMENDUAK AURKEZTUTAKO MOZIOA
Baztango
udalak 2012/05/03an egindako ezohiko
osoko bilkuran Herrira mugimenduak
aurkeztutako mozioan onartutakoa hauxe
izan zen:
- Espainiar
estatuan ezartzen den 197/2006 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete
duten presoak askatzea. “De facto” aplikatzen den bizi osorako zigorra bertan
behera uztea.
- Frantziar
estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko
askatasuneri bide emanez.
- Zigorraren
2/3 eta ¾ bete dituzten presoak kaleratzea.
- Gaixotasun
larriak dituzten presoak askatzea eta bestelako gaixotasunak dituzten presoak
egoki zaintzeko beharrezko neurriak hartzea. Presoen osasun eskubidea
bermatzea.
- Frantziar
eta espainiar estatuek darabilten espetxe-politika egokitzea, hasi den aro
berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko.
- Baztango
Udaletxeak maiatzaren 19an, gure herriko plazan eginen diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen die baztandar
herritar guztiei.
- Joxemiel
Gaztelu (Algeciras, Cádiz) eta Iñaki Erro (Almería) presoak espetxeratuak
dituzten kartzeletako zuzendariei eta
“Instituciones Penitenciarias”-i erabaki hauen berri emanen dien gutun bat
helaraztea.