Atzoko
elkarretaratzearen ondotik Lanbide Eskolarat joan ziren 27 lagun, herrietako eskoletako irakasleak, Lanbide eskolakoak eta Lekarozko
institutukoak gaua han
pasatzearekin batean zenbait ekintza egiteko. Kartelak egin zituzten eta ondotik asanblada egin zen ondoko egunetako
mobilizazioen inguruan.
Mobilizazioez
gain, Nafarroako Gobernuak egin asmo dituen murrizketek norberaren eskolan nola eraginen zuten aipatu zen: Herrietako
eskoletan adibidez, ratioarena aipatu gabe (Eskola batzuetan bi gela bakarrik
daude eta ratioak ez dira aplikatzen ahal), 3 irakasle gutiago izanen dira
heldu den urtean, Lanbide Eskolan 4 gutiago, Lekarozko institutuan ez dago
zehazki jakiterik, baina 6-9 irakasle gutiago izanen direla aurreikusten da.
Solasaldiaren
ondoren, Fermintxo Sanchezek
hitzaldia eman zuen eta gero pelikula
bat ikusi zen.
Bertzetik
Baztan Ikastolan gaur
bilera informatiboa eginen dute eta bihartik aitzinerat,
murrizketen aurka hamar minutuko
elkarretaratzea eginen dute Ikastolaren aitzineko aldean. Maiatzaren 31eko greba
deialdiarekin bat eginen dute.