LANDA EREMUETAKO ESKOLEN ALDE



Herrietako eskola ttikien aldeko agerraldia egin zuten atzo Iruñean sindikatuetako ordezkariek eta guraso elkarteetako kideek, tartean eta eledun gisa Elurre Iriarte arizkundarra. Baztanen landa eremuko eskola aunitz daudela kontuan izan behar da eta hezkuntzaz gain, arlo sozialean garrantzi handia dute.