LANDA EREMUKO ESKOLEN JARDUNALDI ARRAKASTATSUAK



Larunbatean ehundik gora pertsona elkartu ziren Auritzko kultur etxean Nafarroako Landa Eremuko eskolen Elkarteak antolatutako II Jardunaldietan.

Hamar izan ziren aurkeztutako ponentzi edo proiektuak, herrietako eskoletan lantzen diren ildo pedagogiko desberdinak erakusten zituztenak. Gai desberdinen trataerak ikusteko, eta gozatzeko, aukera izan genuen: 
Herrien arteko elkartasuna ( Arbizuko eskolak Palestinaren inguruan egindako lana) , artearekin zerikusiak zutenak ( Miro eta Las Meminas, Urroz eta Arronizko eskolak ), guraso elkarteek egindako jarduerak (Jauntsaras eskolako guraso elkartea), etab.

Asistentzia maila altua eta erakusitako proiektuak adierazten dute Landa eremuko eskolen indarra eta osasuna.