Gaur Federico Krutwigek 91 urte beteko zituen. Badakit ez dela urte borobila,
baina berdin zait! Egun aproposa iduritzen zait pertsonaje berezi honen
konturen bat botatzeko. Baten bat bakarrik.
Bere bizitzaz gutti dakit.
Euskal idazle eta politikaria izan zela. Bere lanaren berri haundirik erez.
Vasconia izan da leitu dutan bakarrenetakoa. 1963an argitaratu zuen. Ni
oraindik existitu ere ez nintzelarik. Baina modu ta ikuspegi iraultzaileaz
kontatzen du Euskal Herriaren historia.
Sabin Aranaz geroztik
garatu zen nazionalismoaren kritika zorrotza egiten du, bertze abertzaletasun
mota batez solasten da, mugimendu antikolonialisten bidetik.
Berak lapurtera klasikoa
proposatu zuen euskara batuaren oinarri gisa. Hortan ere berarekin bat.
Euskarazko idazlan guzietan eredu horixe bera erabili omen zuen. Euskaltzaina
zen eta berak proposatu zuelarik hasi ziren bilkurak euskaraz egiten.
Euskaltzaindian!!!
Vasconia libururat
itzuliz, anekdota bat zen kontatu nahi nuena. Liburu hau ETAren inspirazio
iturri gisa ikusten zuen Franco diktadore espainiarraren poliziak. Pentsa!!! Egia da Euskal Herrian gerra ondoko belaunaldiak inarrosi zituela
liburuak. Debekatua zen.
Baina horra zein kaikuek. Manuel Fraga
Iribarne jaunaren kalkulu txarrei esker izan zuten euskaldun aunitzek liburu
horren berri.
Fraga garai hartan Francoren gobernuko
Informazio eta Turismoko ministroa omen zen. Jendearen irizpidea moldatu eta
gidatzeko, hau da, manipulatzeko, propaganda-astekari bat argitaratzea okurritu
zitzaion: El EspaƱol izenekoa. Eta
non eta aldizkari hortan hasi ziren publikatzen, Krutwigen Vasconia-ren zati
hautatuak. «Los delirios del separatismo» deitzen zuten atal hura. Hantxe
euskal politika, eroen delirioak zirela agertu nahi zuten.
Eta horra non, Euskal Herriko gazteria
liluratzen zen delirio haiekin. Gure historia zaharra modu berrian kontatzeaz
aparte, gertakari hurbilak interpretatzeko modu tremendista eta zirikatzaile
hartan egi sakon aunitz erraten zituelako, aunitzen begiak edekitzeko.
Krutwigek askatasunaren aldeko
borroka, euskera, unibertsaltasuna eta kultura predikatzen zituen. Eta euskal
gazteriak modu hortako mezuek nahi eta behar zituen.
Bistan
da erdal eta eskuindar prentsa manipulatzailea baliatzen jakin zutela garai
hartako gazteek.
Luixi Larrea