Baztan-Bidasoako hezkuntza komunitateak
deituta eta eskualdeko 140 eragileren atxekimenduarekin larunbatan, murrizketen
kontrako manifestazioa eginen da Elizondon. Atzo atsaldean, Eneko Fernandezek,
Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskola ttipietako koordinatzaileak eta Eneritz
Mitxelenak, Elizondoko lanbide eskolako irakasleak prentsarako agerraldia egin
zuten. Mahaian lagun Aitor Elexpuru, Arantzako eskolako zuzendaria, Maite Oteiza, Hezkuntza zinegotzia eta Xabier Torres Elizondoko zinpeko alkatea izan zituzten.
Adierazpena irakurri zuten eta atxikimenduen zerrenda eman.