ASTE INTERNAZIONALISTAN SAHARARI BURUZ


Baztango aste internazionalista okupatutako Saharari buruzko solasaldiarekin hasi zen atzo Erratzun. Aitzineko urtean Sahara okupatuan egon zen erratzuar taldea han ikusitakoei buruz mintzatu zen. Modu berean,  Hassana Aalia ere solastatu zen. Bera okupatutako Saharako aktibista da eta gatazkaren inguruko ikuspegia eskaini zuen. Ondoko hitzordua asteartean izanen da, Palestinari buruzko solasaldia hain zuzen. Kasu honetan Xabi Torres eta Amaia Saldias arituko dira, Erratzuko elkartean, atsaldeko 7etan.