BARCINA ETA IRIBASEN BISITAREN AITZINEAN PROTESTA DEIALDIA


Gaur Yolanda Barcina Nafarroako lehendakaria eta Jose Iribas Hezkuntza kontseilaria Lekarozko Kanpusa inauguratzeko eginen duten bisitaren aitzinean Eilzondoko eskolak protesta egitera deitu du. Atsaldeko 5etan izanen den inaugurazioa probextu nahi dute eginen dituzten murrizketekin ados ez daudela adierazteko. Dei egiten dute protestarekin bat egiteko.