Larunbata eguerdian Baztan-Bidasoako hezkuntza komunitateak deituta eta eskualde osoko jendarte, kultura, erakunde eta polita arloko 140 eragileren babesarekin murrizketen aurkako manifestazioa egin zen Elizondoko karriketan. 500 herritar inguruk Nafarroako Gobernuak Espainiako gobernu zentralaren aginduak morroi baten gisan ezartzea salatu zuten. Hezkuntza eta osasun arloan izaten ari diren murrizketez gain, orokorrean zerbitzu publikoak jasaten ari diren mozketa eta eraso etengabeak arbuiatu zituzten bildutakoek. Hala, aurtengo ikasturtean eskualdean izan den mobilizazio dinamika jarraitu eta orokorrari azken ukitua emanez, eguraldi eta giro ona lagun, Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango ehunka jende elkartu ziren, Murrizketarik ez! indartsu oihukatzeko.