EKAINAREN 23an MANIFESTAZIOA ELIZONDON


Espainiako Gobernuak funtzio publikoaren inguruan hartu dituen neurriak aplikatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak  eta ondorioz murrizketa basatiak ematen ari dira osasunbidean eta hezkuntzan. Azken aste hauetan jendearen haserrea karrikan izan da eta heldu den asteko larunbaterako kalitatezko zerbitzu publikoen alde manifestaziora deitu dute Baztan-Bidasoako Hezkuntza Komunitateko eragileek.

NON: Elizondon
NOIZ: Ekainaren 23a, eguerdiko 12etan Herriko Plazan